Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Kultura

Loinatz Jaietako kartelaren bozketan parte hartzeko herritarren txanda

2025/04/11

Apirilaren 11tik apirilaren 27ra arte kartel hautagaien artean bozkatzeko aukera dute herritarrek 

Loinatz jaiak iragarriko dituen kartelaren aukeraketa bigarren fasean sartu da. Kartel irabazlea izango da jaiak iragarriko dituena baina haurrek egindakoen artean ere izango da aukeratuko den bat. Nagusiaren hautatzeko prozesuan orain herritarrek dute hitza, izan ere epaimahaiak bigarren fasera pasa diren lanak aurkeztu ditu.

Sei lan dira eta epaimahaiak banatu ditu horien artean 50 puntu. Herritarren bozketak beste 50 puntu banatuko ditu.

Herritarren bozketa

Apirilaren 11tik 27ra, udalaren webean agertuko diren sei lanen artean bozkatu dezakete herritarrek edo nahi izanez gero, aurrez aurreko aukera baliatuz, udaletxera etorriz botoa ematera. Udaletxeko sarrera nagusian hautestontzia eta botoa emateko fitxak daude.

Herritarrek bigarren fasera pasa diren lan horietako bat aukeratu beharko dute.  Sistema honen bitartez, udalerrian erroldatutako pertsonek eta NAN dutenek soilik bozkatu ahal izango dute, betiere galdetegian eskatuko diren baldintzen arabera. Jasotako botoak zenbatu egingo dira eta kartel bakoitzak lortutako kopuruari dagokion proportzioan banatuko dira 50 puntuak. 

Lanak saritzeko garaian kontuan izango diren irizpideak honako hauek dira: Loinatz jaiekin edota Beasaingo ohiturekin lotura izatea, Lehiaketaren helburuarekin lotura izatea (jaiak iragartzea), sormena, teknika, edota ideia berriak izatea. Haur zein helduen kartel irabazleak maiatzaren lehenengo astean jakinaraziko dira.

Lehiaketaren oinarriak