Udalak babesten duen kultur ekimen honek, estetika guztietariko musikari lekua egiten saiatzen da, beti ere, irizpide batzuei fideltasunez erantzunez.
Jar zaitez gurekin harremanetan, atsegin handiz entzungo dugu zure/zuen proposamena.
Argibideak: bidaltzen diguzun dosierrean txertatu aurrekontua mesedez, baita harremanetarako datuak ere. Eskerrik asko!
Egungo arduradunak: Garazi Zabaleta eta Xabier Zeberio
Zein dira irizpide horiek?
Euskal sortzaile eta musikariei lehentasuna ematen diegu, baita herriko musikariei ere. Tradizioa eta instrumentu tradizionalak bizirik mantentzen saiatzen gara, baina proposamen abanguardista eta ausartek beti dute lekua gurean.
Klasikoa, jazz-a, fusioak eta genero komertzialagoak ere haintzat hartuz, oreka bat bermatzen duen programazioa eraikitzen dugu.
Heziketan dago musikarekiko begirada kritikoa eta aberatsa sortzeko gakoa, hori elikatzeko gure konpromezua irmoa da.