Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Mugikortasuna

Partecar

Zer da?

Telefono mugikorrentzako aplikazioa. Beasaingo Udalak, Hoop Carpool mugikorrentzako aplikazioarekin lankidetzan sortua eta abian jarria 2022an. Antzeko errutinak dituzten pertsonak, autoa partekatu ahal izan dezaten, kontaktuan jartzeko aukera errazteko tresna da.

Zertarako da?

Beasaindarrek tresna erabilgarri eta erraz baten bidez, egunero lanera, unibertsitatera edo beste helmuga batzuetara egiten dituzten joan-etorrietan autoa partekatzea da aplikazioaren xedea.

Helburua, herriko ibilgailu pribatuen okupazio-tasa hobetzea eta emisio kutsagarriak murriztea da eta gastuak partekatzeko aukera bat ere eskaini nahi da, etxeko ekonomiei arnas pixka bat emanez.

Nola erabiltzen da?

Beasaingo udal aplikaziotik edo zuzenean Play Store edo App Store bidez Hoop Carpool aplikazioa mugikorrean deskargatu ondoren, erregistratu eta jarraian BEASAIN22N kodea sartu beharko da ondoren aipatzen diren udal hobariez baliatzeko.

Udal hobaria

Beasaingo Udala ingurumenarekin eta garapen jasangarriaren helburuekin konprometitutako erakundea da, helburu horiek eragin zuzena baitute guztion ongizatean eta etorkizunarekin. Mugikortasun jasangarriaren alde eginez, autoa partekatzeko egitasmo honi bultzada eman asmoz aplikazioaren erabiltzaileentzat hobariak eskainiko ditu Udalak aldian aldiko.

Horregatik, ParteCar - Hoop Carpool aplikazioaren bidez, Beasain abiapuntu edo helmuga duten ibilbideetako gidariei zein bidaiariei, hobaria emango zaie autoa partekatzeagatik. Hobarien poltsa aktibatzen den aldiro jakinaraziko du Udalak aplikazioaren bidez.

Horretarako, bai Beasaingo udal aplikaziotik edo zuzenean Play Store edo App Store bidez, Hoop Carpool aplikazioa mugikorrean deskargatu ondoren, erregistratu eta jarraian BEASAIN22N kodea sartu beharko da onurez baliatzeko.