Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
EZAGUTU

IGARTZA LITERATURA SORKUNTZARAKO BEKA

1994 urtean sortu zuen Beasaingo Udalak, Beasaingo CAF enpresaren babesarekin eta ELKAR argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, IGARTZA LITERATURA‑SORKUNTZAKO BEKA idazle berrientzat.

Idazle gazteek 35 urte bete gabe izan behar dituzte, eta aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako bi liburu izan ditzakete gehienez argitaratuta.

Urtero, urte hasieran, beka-sarian parte hartzeko deialdia argitaratzen da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Eta idazle gazteek ekainaren 30erako aurkeztu behar dituzte proiektuak.

Epaimahaiak proiektu horien artean irabazlea aukeratzen du eta sarituak urtebeteko epea izaten du liburua amaitzeko.

Igartza literatura-sorkuntzako bekako saritu  guztiak: