Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
  • Ongizatea

Ongizatea

Gizarte-zerbitzuak ongizate-estatuaren zutabeak dira honako arlo hauetako politikekin batera: osasuna, hezkuntza, enplegua, etxebizitza eta diru-sarreren bermea. Hori dela eta, herritar guztiekin daude euren bizitzako etapa guztietan.

Gizarte-zerbitzuek pertsonen bizi-kalitatea hobetzen dute. Segurtasuna, autonomia pertsonala eta gizarte-kohesioa eskaintzen dituzte. Horrez gain, bizi-ohitura osasungarriei eta zahartzapen aktiboari eusten laguntzen digute.

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema arreta-sare publiko bat da, erantzukizun publikokoa, eta pertsona, familia eta talde guztien gizarteratzearen, autonomiaren eta ongizatearen alde egitea du xede, funtsean pertsonei eta harremanei buruzkoak diren prestazio eta zerbitzuen bidez. Titulartasun publikoko eta pribatu itunduko prestazio, zerbitzu eta horniduraz dago osatuta.

 

HARREMANETARAKO DATUAK:

943 02 80 75 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 Memoriak