Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
  • Ingurumena

Energia Plana

 

Klima-aldaketa mundu mailako erronka nagusienetakoa da. Gaur egun saihestezina den 1,5 oC-ko berotzeagatiko arriskuak areagotzen ari dira, eta inpaktuak gero eta konplexuagoak dira, muturreko gertaera ugariren interakzioaren eta efektu kateatuaren eraginez. Plan hau egiten ari garen bitartean ari dira argitaratzen Seigarren Ebaluazioaren Txostena (IE6), eta ez du zalantzarako tarterik uzten: ohartarazten du nabaria dela klima-aldaketak gizakien ongizatearengan eta planetaren osasunarengan duen mehatxu-eragina.

Azkeneko urteetan, tokiko mailan eragin handia duten energiaren eta klimaren arloko politikak eta araudiak onetsi dira, batez ere EAEko testuinguruan. Politika eta lege-tresna sorta horrek 2030. urterako helburu handinahiak ezartzen ditu energiaren eta deskarbonizazioaren arloetan. Testuinguru horretan, klimaren eta energiaren tokiko planek 4/2019 Legearen errekerimenduak betetzea jasotzen dute, alde batetik, eta, bestetik, Trantsizio Energetikoari eta Klima-aldaketari buruzko EAEko etorkizuneko Legearen izpirituari aurrea hartzea.

Azken batean, klimaren eta energiaren tokiko planak eta, zehazki, jarraian txertatu den Beasaingo Klima eta Energia Jasangarrirako Ekintza-Plana (KEJEP), klima-aldaketa arintzeko eta aldaketa horretara egokitzeko helburuari modu integralean heltzen dioten planak dira, eta Europako eta Estatuko politikekin lerrokatuta daude, eta Klimarako  eta Energiarako Alkatetzen Itunaren eskakizunei erantzuten die.

BEASAINGO KLIMA ETA ENERGIA JASANGARRIRAKO EKINTZA-PLANA 2022-2030 ikusteko, sakatu hemen.

BEASAINGO KLIMA ETA ENERGIA JASANGARRIRAKO EKINTZA-PLANA 2022-2030-ren sintesia.

 

  plaka fotovoltaikoak 1 002bi