Datuen babesa
NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?
Aurkakoa esaten ez den bitartean, zure datuen tratamenduaren arduraduna Beasaingo Udala izango da. Hemen aurkitu ahal izango duzu Udalak egiten dituen jarduerei buruzko eta Udalari buruzko informazio gehigarria (www.beasain.eus).
Gurekin harremanetan jarri ahal izango zara bai aurrez aurre bai telefono, email edo gutunen bidez.
Gure posta helbidea hurrengoa da:
Beasaingo Udala
Loinazko San Martin plaza 1
20200 Beasain (Gipuzkoa)
Herritarren telefono zerbitzua: 943 02 80 50
Posta elektronikoa:
NOR DA DATUEN BABESAREN ORDEZKARIA?
Datuen Babesaren Ordezkariarekin harremanetan jarri nahi bazara;
ZEINTZUK DIRA ZURE ESKUBIDEAK ZURE DATUAK EMATEAN?
Datuak babesteko Erreglamendu Orokorrak (DBEO) eta Datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko Lege Organikoak (DPBEDBL) interesdun orori dagozkion datu pertsonalei buruzko jarraian azalduko diren eskubideak ematen dizkiote.
Eskubide hauen aplikazioa, kasu bakoitzean tratamendu bakoitzak zilegitzen duen oinarri juridikoaren menpe egongo da, bere egikaritzea doakoa izanik.
Zure eskubideak egikaritu ahal dituzu Udalarekin harremanetan jarriz idatzizko komunikazioaren bidez, NAN-aren fotokopiarekin edo antzeko identifikazio agiriaren fotokopiarekin, hurrengo helbidean:
Beasaingo Udala
Loinazko San Martin plaza 1
20200 Beasain (Gipuzkoa)
Behin eskubide hauek egikaritzeko eskabidea jaso ostean, ebazpen bat ematera ekingo diogu. Ebazpen horrekin ados ez bazaude, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren (DBEB) aurrean erreklamazio bat aurkeztu dezakezu www.avpd.euskadi.eus.
Hemen aurkituko duzu eskubide hauei buruzko informazio gehigarria.
- Irispide-eskubidea
Eskubide honek zure datu pertsonalen tratamendurik egiten dugun informatuta egoteko ahalmena ematen dizu eta, hala bada, datu horiek irispidean izateko ahalmena ematen dizu.
Eskubide hau baliatzeko eskaerak banan-banan aztertuko dira, kasu batzuetan ezin baita eskubide hau baliatu.
- Zuzentzeko eskubidea
Eskubide honek tratatzen ditugun eta okerrak diren datu pertsonalak zuzentzeko eskatzeko ahalmena ematen dizu. Eskubidea ere izango duzu zuri buruz dauden datu pertsonal osagabeak osatu daitezen.
- Ezerezteko eskubidea
Eskubidea duzu, DBEOren 17. artikuluan jasotako baldintzaren bat gertatzen denean, zure datu pertsonalak ezabaketa eskatzeko.
- Tratamendua mugatzeko eskubidea
Eskubide honek DBEOren 18. artikuluan jasotako baldintzaren bat gertatzen denean tratamendua mugapena eskatzeko ahalmena ematzen dizu.
- Aurka egiteko eskubidea
Zure datuen tratamenduari aurka egiteko eskubidea duzu, tratamendu hori interes publikoaren izenean egindako misio batean edo interes legitimoan oinarrituta badago, profilen gauzaketa barne.
ZEIN KASUTAN KOMUNIKATUKO DITUGU ZURE DATUAK?
Inola ere ez dizkiegu datuak hirugarrenei komunikatu ez lagatuko, aldez aurretik pertsona interesdunari jakinarazi eta behar den zilegitasuna izan gabe.
Batzuetan, zerbitzu jakin batzuk ematen dizkiguten enpresak kontratatzen ditugu eta horretarako datu pertsonalak ezagutzeko sarbidea behar izango dute. Enpresa horiekin sinatu ditugu tratamenduaren eragile kontratuak, DBEOaren eta DPBEDBLaren xedapenak betetzen dituztenak. Kontratu horien bidez ziurtatzen dugu enpresa horiek kontratatutako zerbitzua emateko soilik erabiltzen dituzten datuak tratatzen dituztela, baimendurik ez dituzten helburuetarako inoiz erabiltzen ez dituztela, eta datu horiek ez dizkietela hirugarren enpresa eta/edo administrazioei komunikatuko adostasuna eskatu gabe. Gainera, datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta osotasuna bermatuko duten segurtasun-neurriak ezarketa eskatzen diegu. Era berean, indarrean dauden datuen babesari buruzko xedapenak betetzen dituztela bermatzen diguten enpresa eta erakundeekin soilik kontratatzen dugu.
Kasu bakoitzean jakinaraziko dizugunez, egoera jakin batzuetan, hainbat administrazio publikori datuak komunikatzeko legezko betebeharra dugu, lege horiek esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko.
Kontrakoa adierazi ezean, ez dugu datuen nazioarteko transferentziarik egingo.
ZER SEGURTASUN-NEURRI APLIKATZEN DITUGU DATUEN TRATAMENDUAN?
Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. Eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin (3/2010 Errege Dekretua, Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duena).