Idatzi Udalari - Igunea
Igunea, Beasaingo Udaleko Herritarrentzako informazio eta arreta zerbitzua da. Bertan udaleko izapidei buruzko informazio eta izapideak egin al izango dira. Zehazki:
- Udaleko edozein motatako izapide eta gestioei buruzko informazioa.
- Udal zerbitzu, azpiegitura eta baliabideei buruzko informazioa.
- Eskaera errazak unean bertan egitea, esaterako, erroldatzeak, ziurtagiriak, izen-emateak, etab.
- Agirien sarrera-erregistroa. Udalari edozein motatako agiri ofizialak emateko bide bakarra: Ekimenak, erreklamazioak, diru-laguntza eskaerak, lizentzia-eskaerak, etab.
- Pertsona interesatuek hasitako espedieenteei buruzko informazioa.
- Helbideratzeak, ordainagirien kopiak, etab.
- Hala behar izanez gero, udaleko beste sailekin harremanetan jartzea.
Ondoren kontsultatu dezakezu udaleko izapideen informazioa katalogoa eta kasu batzutan elektronikoki eskatu al izateko administrazio elektroniko gunea.
Telefonoa
Posta elektronikoa
Ordutegia
*Astelehenetik ostiralera:
- Goizez: 9:00-14:00
- Arratsaldez: 15:00-18:00 (**)
(**) astearte, asteazken eta ostegunetan
Aste Santua, uda eta gabonak
*Astelehenetik ostiralera:
- Goizez: 9:00-14:00
- Aste Santua (Apirilaren 14tik 25era)
- Uda (Ekainaren 16tik Irailaren 12ra)
- Gabonak (Abenduaren 22tik aurrera)
Jaiegunak
- Urtarrilak 1 eta 6
- Otsailak 5
- Apirilak 17, 18 eta 21
- Maiatzak 1 eta 2
- Ekainak 2 eta 3
- Uztailak 25 eta 31
- Abuztuak 15
- Azaroak 1
- Abenduak 8
* Zubiak itxita.