Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Desgaitasuna duten pertsonen opor eskubidea bermatzea

2025/04/11

2025eko Elkarbidean programak oporra egiteko aukera irisgarriak eta egokituak eskaintzen ditu, egonaldietan, garraioan eta jarduera turistikoetan

Aukera honetaz baliatzeko izena emateko epea irekita dago apirilaren 25era arte Elkarturen web orrian edo Udaleko ongizate sailean

ELKARTU, desgaitasuna duten pertsonen Federazio Koordinatzaileak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuarekin elkarlanean, ELKARBIDEAN 2025 programa berriaren edizioa iragarri du. Programa honen helburua desgaitasuna duten pertsonei oporrak egiteko aukera irisgarriak eta egokituak eskaintzea da, bai egonaldietan, garraioan, baita jarduera turistikoetan ere.  

Programak 16 urte edo gehiago dituzten eta desgaitasuna fisikoa, organikoa edo sentsoriala duten pertsonei zuzenduta dago. Eskaera egiten duen pertsonak mendekotasun egoera aitortua badu, laguntzaile egoki batekin bidaiatu beharko du.  

Opor-lekuak eta datak  

  • Fuengirola, Salou, Lanzarote eta Peñiscola dira aukerako opor-lekuak.  
  • Bidaiak ekainetik urrira bitartean egingo dira.  

Kostua partaide bakoitzaren egoera ekonomikoaren arabera zehaztuko da, eta prezioak baliabide pertsonaletara egokituta egongo dira. Halaber, beharrezkoak diren laguntza pertsonalak eta teknikoak eskainiko dira.  

Izen-emate epea

Interesa dutenek apirilaren 25a arte eman dezakete izena, ELKARTU-ren webgunean www.elkartu.org edo hurrengo telefonoetan informazio gehiago eskatuz:  

  • ELKARTU: 943 316 770 
  • Beasaingo Udala (Ongizate saila): 943 028 075  

Beasaingo Udalaren laguntzarekin, ELKARTU-ren helburua desgaitasuna duten pertsonen parte-hartzea eta gizarte-bizitzan duten presentzia sustatzea da, oporrak eta aisialdia eskubide unibertsal gisa bermatuz.  

Eskuorria jaitsi