Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Itzuliaren ondoren Beasaingo Udalaren eskertza

2025/04/10

Eguraldia lagun, bi egun zirraragarri bizi ahal izan dira Beasainen maila goreneko txirrindularitzarekin. Beasaingo Udaleko agintariek, eskerrik beroenak eman nahi dizkiete Itzuliaren tropelari, udal langile eta herriko laguntzaileei. Baina modu berezian beasaindarrei. Kalean sortutako giroa eta emandako erantzunarekin, Beasain herri txirrindularizalea dela argi eta garbi geratu baita. Halaber eskertu nahi da herrian aparkaleku murrizketak eta trafiko etenak eragindako ondoezaren aurrean erakutsitako jarrera ona eta ulermenagatik.