Aurtengo Loinatz jaien prestakizunak hasi dira. Hori horrela, jaietako haurren sokadantzan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Hauek dira jakin beharreko baldintzak eta betekizunak:
Sokadantzan 40 haurrek parte hartuko dute, edozein kasutan kopuru handiagoa onartzea erabakiko balitz, irakasleek erabakiko dute ze haurrek dantza egingo duten bikoteka. Ahal dela %50eko berdintasuna bermatzen saiatuko gara nesken eta mutilen artean. 40 baino gutxiagok izena ematen duten kasuan, izena eman dutenak.
Izena emateko epea martxoaren 14an amaituko da eta esteka honen bidez egin ahal izango da. Beasaingo Udalaren web orrian ere jarrita dagoena www.beasain.eus
Izena ematen dutenen artean, lehenik aintzintasuna izango da zerrenda eratzeko irizpidea, nesken zein mutilen kasuan.
Haur bakoitza zerrendan sartu den edo ez, izena ematean jasotako emailaren bidez jakinaraziko da. Bikoteek ez dute izena eman beharko, haur bakoitzak bikotea adostu dezake.
Entseguak martxoaren 31an, astelehena, hasiko dira ondoren agertzen den ordutegian Alkartasuna Lizeoa ikastetxean. Ordutegi horren barruan ahal dutenean eta nahi adina aldiz agertu daitezke, gutxienez astean bitan azaltzeko konpromezua hartuz.
Ordutegia:
Astelehena, asteartea eta osteguna: 17:30-18:30
Asteazkena: 17:00-18:00