Beasaingo Udalekuak Euskaraz 2025 ekimena uztailaren 2tik 11ra izango da Lekarozko Valle de Baztan aterpetxean
Martxoaren 17an goizeko 8:00etan irekiko da izena emateko epea eta plazak bete arte egongo da zabalik. 2012 eta 2016 bitartean jaiotako 50 haurrentzako lekua izango da eta beasaindarrek lehentasuna izango dute
Beasaingo Udalaren eskutik, euskararen jakintza eta erabilera aisiarekin lotuta bultzatzea helburu duten udalekuak aurten uztailaren 2tik 11ra burutuko dira. Lekarozko (Nafarroa) “Valle de Baztan” Gazte-aterpetxean izango da egonaldia eta martxoaren 17an, goizeko 8etan irekiko da izen ematea. Horretarako HEMEN eman beharko da izena.
Udan, euskara hobetu, erabilera indartu eta naturaz gozatzeko aukera ederra eskaintzen du honela Beasaingo Udalak eta bide batez ere eskolen opor garaian familien kontziliaziorako lagungarria izango den zerbitzua izatea nahi du. Haurren artean euskararen jakintza eta erabilera indartzeko helburuari tinko eutsiz , gure hizkuntzaren sustapena aisiarekin lotu nahian eta giro euskaldun batean natur ingurunean txertatutako eremu bat aukeratuta antolatu dira aurten ere euskarazko udalekuak. Egitasmo hau, udal gobernuaren legealdi planean helburu nagusien artean jasota eta iragarrita agertzen da eta konpromiso hori betetzen jarraitzen du.
Plaza mugatuak
Euskara, natura eta aisia oinarritzat dituen egitarauarekin antolatutako udalekuak Baztango Lekaroz herriko “Valle de Baztan” gazte-aterpetxean burutuko dira, natur-ingurune paregabean. Hamar eguneko iraupena izango dute eta 2012 eta 2016 bitartean jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute.
Plaza kopurua mugatua da. 50 haurrentzako lekua izango da. Izen-ematearen hurrenkera errespetatuko da, plazak bete arte zabalik egongo da izen-ematea eta haur beasaindarrei emango zaie lehentasuna.
Prezioak
Prezioak hauek dira: seme-alaba bat 150 euro; 2 seme-alaba 255 euro. Familia ugarien kasuan: seme-alaba bat 120 euro; bi seme-alaba 225 euro; hiru seme-alaba 300 euro.
Informazio gehiagorako Beasaingo Udalera jo ahal da telefono zenbaki honetara deituz 943 028063 edo