Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Oharrak

San Inazio kaleko autobus geltokia kenduko da lanak amaitu arte

2024/09/25

Honen ordez Esteban Lasa kalean dagoena erabili ahal izango da

San Inazio kalean egiten ari diren obrak direla eta, orain arte 14. zenbakian zegoen autobus-geltokia kendu egingo da irailaren 26tik aurrera. Geltoki honen ordez Esteban Lasa kaleko 7 zenbakian dagoena erabili ahal izango da. Egoera honek lanak amaitu arte iraungo du eta San Inazio kaleko geltoki berria 13 zenbaki parean kokatuko da. Sortutako eragozpenak ulertzea espero da.