Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

Tomas Salazar eta Aizkorri Mendizale Elkarteak egindako lana

(1971/2020 epealdia)   Argitarapen urtea: 2024 Bildumaren zenbakia: 32 Egileak: Martin Garcia Garmendia eta Francisco Javier Elorza Mugica   Beasaingo Paperak bildumaren 32. ale honetan Martin Garcia Garmendiak eta Francisco Javier Elorza Mugicak idatzitako “Tomas Salazar eta Aizkorri Mendizale Elkarteak egindako lana” izenburua duen liburua dugu. Liburu hau, funtsean, Beasainen finkatutako Tomas Salazar Satrustegi artista nafarraren marrazki ezezagun guztiak gorde eta ezagutarazteko xedez editatutako liburua da, Aizkorri Mendizale Elkartearekin batera ia lau hamarkadaz eskuzabaltasunez...

Irakurri + Tomas Salazar eta Aizkorri Mendizale Elkarteak egindako lana

Beasaingo San Miguel Klinika

Argitarapen urtea: 2023 Bildumaren zenbakia: 31 Egilea: Elizabeth Blarduni Cardón   Beasaingo Paperak bildumaren 31. ale  honetan Elizabeth Blarduni Cardónek idatzitako “Beasaingo San Miguel klinika” izenburua duen liburua dugu. Beasaingo Paperak bilduma honetara datorkigu beharbada gutxien aztertu den gaietako bat, osasunarena. 2023an berrogei urte bete dira San Miguel klinika itxi zenetik eta adineko beasaindar eta goierritar askoren oroimenean gorderik dirauen tokia da,  asko eta asko bertan jaioak edo bertan sendatuak izan baitira. Beasaingo Paperak bildumaren ale honek...

Irakurri + Beasaingo San Miguel Klinika

Gudugarretako etxeen eta etxe horietako biztanleen historia

Argitarapen urtea: 2022 Bildumaren zenbakia: 30 Egileak: Mikel Dorronsoro Ibarbia, Yoseba Alonso Arratibel eta Martin García Garmendia Beasaingo Paperak bildumaren 30. ale honetan Mikel Dorronsoro Ibarbiak, Yoseba Alonso Arratibelek eta Martin García Garmendiak idatzitako “Gudugarretako etxeen eta etxe horietako biztanleen historia” izenburua duen liburua dugu. 2020.urtean, Beasaingo Paperak bildumaren 28. alean, Gudugarretak izan zuen garrantziaz jabetu arazi gintuzten. Eginahal hari esker, Gudugarretak monografia historiko propioa eskuratu zuen lehenbizikoz....

Irakurri + Gudugarretako etxeen eta etxe horietako biztanleen historia

Gudugarreta Herribildua eskualdeko historian

Argitalpen urtea: 2020Bildumaren zenbakia: 28Egilea: Martín García Garmendia, Joseba Alonso Arratibel eta Mikel Dorronsoro Ibarbia  Beasaingo Paperak bildumaren 28. ale honetan Martin Garciak, Joseba Alonsok eta Mikel Dorronsorok idatzitako “GUDUGARRETA HERRIBILDUA ESKUALDEKO HISTORIAN (XIII. mende hasieratik 1882an Beasainekin bat egin arte)” izenburua duen liburua dugu. Datorren ikerketa lanak ekarpen handia egin dio orain arte genuen ezaguerari, ez bakarrik espazio geografiko jakinari eta bertako herritarrei dagokienez —1615. urtean sortu zen Gudugarretako hiribildua—,...

Irakurri + Gudugarreta Herribildua eskualdeko historian

Margolaritza eta margolariak Beasainen

Argitalpen urtea: 2021Bildumaren zenbakia: 29Egilea: José Zufiaurre Goya  Beasaingo Paperak bildumaren 29. ale honetan José Zufiaurre Goyak idatzitako “MARGOLARITZA ETA MARGOLARIAK BEASAINEN” izenburua duen liburua dugu. Giza kolektibitate guztietan, talde, herri edo hiri, beti izan dira gizakiak, andreak eta gizonak, trebetasun handia izan dutenak bertsoak egiteko, idazteko, marrazteko, margotzeko edo zizelatzeko era berezi, eder eta polit batean. George Steiner bezalako autoreen arabera, denok jaiotzen gara zaletasun horrekin, baina haurtzaroko eta gaztaroko lehen pausoen...

Irakurri + Margolaritza eta margolariak Beasainen