(1971/2020 epealdia)
Argitarapen urtea: 2024
Bildumaren zenbakia: 32
Egileak: Martin Garcia Garmendia eta Francisco Javier Elorza Mugica
Beasaingo Paperak bildumaren 32. ale honetan Martin Garcia Garmendiak eta Francisco Javier Elorza Mugicak idatzitako “Tomas Salazar eta Aizkorri Mendizale Elkarteak egindako lana” izenburua duen liburua dugu.
Liburu hau, funtsean, Beasainen finkatutako Tomas Salazar Satrustegi artista nafarraren marrazki ezezagun guztiak gorde eta ezagutarazteko xedez editatutako liburua da, Aizkorri Mendizale Elkartearekin batera ia lau hamarkadaz eskuzabaltasunez egindako lana.
Urteetako lan horren emaitza dira orrialde hauetan jasotako marrazki, dokumentazio eta lekukotasunak, ondare grafiko eta kultural bikaina, zaletasunaren eta lankidetzaren fruitu zuzenak.
Salmenta prezioa
Liburua: 10 €
Eskuratzeko moduak
1.- Beasaingo Udaleko kultura sailean, bertara joanda, salmenta prezioa ordainduta.
2.- Idatzizko eskaera Beasaingo Kultura Sailera bidali, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. salmenta prezioa gehi bidalketa gastuak ordainduta.
Eranskina
Liburu digitala
Tomas Salazarrek egindako marrazki eta ibilbide kopurua hain handia izanik, paperezko liburuan argitaratutakoez gain beste 528 ibilbide argitaratu dira liburu digitalean. Ondorengo QR kodean aurki ditzakezue.