Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

Beasain 1920-1970, garai bateko mendi-oharrak

Argitarapen urtea: 2018Bildumaren zenbakia: 26Egilea: Martin Garcia Garmendia   Beasaingo Paperak bildumaren 26. ale honetan Martin Garcia Garmendiak idatzitako “BEASAIN 1920-1970, GARAI BATEKO MENDI-OHARRAK” izenburua duen liburua dugu. Lehen urte haietan, Beasainen, Gipuzkoako beste herri batzuetan bezala, mendizale-elkarteak zenbait futbol-klub afizionatuen babesean sortu ziren. Mendizale-talde horiek herriko gazte-koadrila desberdinek osatuak zeuden. Egun, ondo asko dakigu txango haiek gaurko mendizaletasunaren oinarria izan zirela. Martin Garciak garai hartako testuinguruan...

Irakurri + Beasain 1920-1970, garai bateko mendi-oharrak

Goierri marrazkitan

Argitarapen urtea: 2013Bildumaren zenbakia: 21Egileak: Julen Zabaleta Barrenetxea eta José Zufiaurre Goya Liburu honetan irakurleak ia hirurehun marrazki ikus ditzake, luma-muturraz eta tinta txinatarraz eginak. Marrazki horietan Goierri eskualdea (zenbaiten ustez Gipuzkoa sakona) osatzen duten hogeita hiru herrietako eraikin eta monumentuak islatzen dira. Marrazki guztiak liburu honen egile kidea den Julen Zabaleta Barrenetxeak eginak dira. Bere bizitzan zehar bost mila marrazki baino gehiago egin ditu, guztiak Euskal Herriko herrietan kokatuak. Bestetik, margolan horietako...

Irakurri + Goierri marrazkitan

Beasaingo herrigunea 1615ean eta bere bilakaera

Argitarapen urtea: 2014Bildumaren zenbakia: 22Egilea: Martin Garcia Garmendia Lau mende atzera, 1615era, garamatza Martin Gartziak idatzitako liburu honek, Beasaingo gizarte hura nolakoa zen adieraziko digu eta garai hartako gizartean oinarrizkoak ziren ezaugarri eta elementu nagusiak erakutsiko dizkigute liburuaren barruan aurkituko dituzuen argazki ugariek. Hala ere, Beasaingo herri gunea 1615ean nolakoa zen jakitea ez da lan erraza, orain zehazten zailak diren xehetasun asko dago eta. Esate baterako, herriaren inguruko etxe zahar baserrietan erreparatzen badugu, 1615ean herri...

Irakurri + Beasaingo herrigunea 1615ean eta bere bilakaera

Irakaskuntza Beasainen

Argitarapen urtea: 2015Bildumaren zenbakia: 23Egilea: Jose Zufiaurre Goya Bildumaren hogeita hirugarren ale honetan, Beasaingo irakaskuntzari errepasoa emango dio Josetxok. Hasi orain 300 urte Beasain, Gudugarreta eta Astigarretako eskola publikoetan eskolak emateko Domingo Artieda kontratatu zutenetik, eta egun ezagutzen ditugun ikastetxeen sorrerara arteko bidea erakutsiz. Hasiera batean, egilearen asmoa Beasaingo Ikastolaren sorrerari eta garapenari buruz idaztea zen, 2015eko urtarrilaren 7an ikastola sortu zela 50 urte bete zirelarik. Eta ikastola sustatu zuen bost gurasoetako...

Irakurri + Irakaskuntza Beasainen

Beasain 1862, Trenaren bideetatik barna

Argitarapen urtea: 2011Bildumaren zenbakia: 19Egilea: Martin Garcia Garmendia eta Igor Garcia-Falces Poza Beasaingo Paperak bildumaren 19. ale honetan Martin Garcia Garmendia eta Igor Garcia-Falces Pozak idatzitako “Beasain 1862. TRENAREN BIDEETATIK BARNA ” izenburua duen liburua dugu. Sarritan, ez gara konturatzen herriak zer nolako aldaketak izan dituen urte gutxiren buruan eta “Beasain 1862, trenaren bideetatik barna” liburuak, aldaketa hauen berri izateko balioko digu. Gure herriaren historia ezagutzeko eta orain dela 150 urteko egoera zein zen ikusteko ere bai. Trena ezarri...

Irakurri + Beasain 1862, Trenaren bideetatik barna