Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

Bagoi fabrika eta haren eragina Beasainen eta Ordizian (1901-1925)

Argitarapen urtea: 2016Bildumaren zenbakia: 24Egilea: Juanjo Olaizola Elordi eta Martin García Garmendia Beasaingo Paperak bildumaren 24. ale honetan Martin Garcia Garmendiak eta Juanjo Olaizola Elordik idatzitako “ Bagoi fabrika eta haren eragina Beasainen eta Ordizian, 1901-1925” izenburua duen liburua dugu. Martin eta Juanjok egindako ikerketa lan zorrotzari esker 1901-1925 bitarteko denbora-tarte historikoan CAF enpresan izandako gorabeherak ezagutu ahal izango ditugu liburu honen irakurketaren bidez. Xehetasunez ezagutu ahal izango dugu Beasainen tren-industria nola abiatu...

Irakurri + Bagoi fabrika eta haren eragina Beasainen eta Ordizian (1901-1925)

Beasaingo garai bateko lanbideak

Argitarapen urtea: 2017Bildumaren zenbakia: 27Egilea: José Zufiaurre Goya Beasaingo Paperak bildumaren 25. ale honetan Josetxo Zufiaurrek idatzitako “BEASAINGO GARAI BATEKO LANBIDEAK” izenburua duen liburua dugu. Bildumaren 25. ale honekin Beasaingo Paperak bildumak bere 25.urteurrena ospatzen du. Beasain herriak 400 urte bete zituen urtean, 2015ean, Beasaingo Udalak, hainbat ekintzen artean, tokiko merkataritza herrian izandako lanbide tradizional zaharrekin lotu zuen. Lotura hori ikusteko, antzinako berrogeita bost lanbiderekin zerrenda bat moldatu eta bakoitzarekin koadro bana...

Irakurri + Beasaingo garai bateko lanbideak

Beasaingo Paperak bilduma

Beasaingo Paperak izeneko bildumaren argitalpenarekin Beasaingo Udalak, Kultura Sailaren bitartez, herriko historia bere arlo desberdinetan ezagutzera eman eta zabaltzeko lana bultzatzen du. Bildumako lehen alea 1992an argitaratu zen eta Beasaingo Elkarte herrikoiak izan zuen gaitzat.Geroztik, urtero aurkeztu dira hainbat argitalpen Udazken Kulturala izeneko hamabostaldiaren barruan. Bilduma honen argitalpenak, etorkizunari ekiteko beti ere bere nortasun-ezaugarriak ezagutu beharrezkoak dituen gure gizarteak bere jatorria sakonago aztertzeko eta horren ondorioz kultur arloan aberasteko lagundutzen...

Irakurri + Beasaingo Paperak bilduma

Astigarreta

Argitarapen urtea: 2012Bildumaren zenbakia: 20Egilea: José Zufiaurre Goya Beasain, hirigunea baino zerbait gehiago dela aldarrikatzeko modu bat da liburu hau. Gizarteak, ekonomiak, jendeak... joera desberdinak izan ditu historian zehar, eta azken hamarkadetan ikusi dugu nola nekazal inguruetako baserri, auzo eta herriak husten joan diren. Astigarreta dugu horren adibide. Baina, gure aitona-amonei entzutea nahikoa da garai bateko Astigarretako kontuak bestelakoak zirela konturatzeko. Astigarreta, administrazioari dagokionez, izan daiteke auzo, Udalerri, auzoerri... baina edozein...

Irakurri + Astigarreta

Beasaingo mugak

Argitarapen urtea: 2010Bildumaren zenbakia: 18Egileak: José Zufiaurre Goya eta Joseba Alonso Beasaingo Paperak bildumaren 18. ale honetan Josetxo Zufiaurrek eta Joseba Alonsok idatzitako “BEASAINGO MUGAK” izenburua duen liburua dugu. Izenburutik beretik ondoriozta daitekeen legez, irakurleari Beasaingo udalerriak mendeetan barna izan dituen mugarri eta molde ezberdinak ezagutaraztea da gure asmoa; Gudugarreta, Arriaran eta Astigarreta herriak txertatu ahala aldatuz joan zirenak, gaur egun duen itxura eta azalera eman arte. Lanaren testuingurua hobeto ezagutzeko, gure udalerriko...

Irakurri + Beasaingo mugak