Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

Beasaini buruzko monografia etnografikoa

Argitarapen urtea: 1998Bildumaren zenbakia: 7Egilea: José Zufiaurre Goya Jose Zufiaurre Goyak eskaintzen digun Beasaini buruzko monografia hau etnografia sistematikoaren adibide argia da. On Jose Migel Barandiaranek, eta egilea haren hurbileko ikaslea, oso gogoko zuen oinarrizko etnografia eta etnografia sistematikoa bereizketa. Oinarrizko etnografiak kulturaren zenbait elementu -lurra lantzeko tresnaren bat edo jai baten ospakizunak- deskribatzea besterik ez zuen egiten. Etnografia sisitematikoak, bere aldetik, kulturaren azterketa zabalagoa egin nahi du; tresna baten azterketan gelditu...

Irakurri + Beasaini buruzko monografia etnografikoa

Gipuzkoar ezezaguna Loinazko San Martin Amunabarroko semea: IV

Argitarapen urtea: 1997Bildumaren zenbakia: 6Egilea: Martin Mendizabal Loinazko San Martin hil zuteneko 4. mendeurrena ospatzen dugun urte berezi honetan (1997an) monografikoaren gaia Beasaingo zaindariaren bizita eta burututako lana da. Bada garaia santua bi probintziakoa eta hiru herritakoa izan zitekeenaren zoritxarreko sasoi hura gainditutzat jotzeko. Egia, ordea, manipulazioen etsai izan ohi da eta onartzen ez duenari mendeku hartu ohi dio beti. Benetako datuek, ezagunak izan ahala, koherenteak eta elkarren osagarri izatearen ahalmena dute, eta, ugarienak izan arren, azkenean logikak...

Irakurri + Gipuzkoar ezezaguna Loinazko San Martin Amunabarroko semea: IV

"Fabrika haundie": Beasaingo Construcciones y Auxiliar de Ferrocarrilesen historia

Argitarapen urtea: 1996Bildumaren zenbakia: 5Egilea: Elena Legorburu Faus CAF enpresa 1917an sortu zen, Errusiako Iraultzak astindutako Munduko historiaren urte zalapartatsuan, Europako Gerra Handiaren garaian. Entrepesa sortu berriaren asmoa zen Fábrica de Vagones izeneko lantegiak Oria ibarrean zituen tailerrak ustiatzea. Tailer horien errenta ordainduz, 1860an eraikitako lantegi-multzo handi bat eskuratu zuen CAFek. 1860az geroztiko hamarkada haietan, hainbat elkarte izan ziren lantegiaren adistrazio-buru: "Goitia y Compañia", "La Maquinista Guipuzcoana" eta "Sociedad Española de...

Irakurri + "Fabrika haundie": Beasaingo Construcciones y Auxiliar de Ferrocarrilesen historia

Beasaingo kale-izenen historia

Argitarapen urtea: 1995Bildumaren zenbakia: 4Egilea: José Zufiaurre Goya Bai izendegia, eta bai kale eta enparantzen ordena ere, 1994ko Beasaingo Gida-liburutik hartu ditut, gure herriko Udalak argitaratu, eta urte bereko udazkenean Beasaingo familia guztiei banatu zitzaiena. Izendegi horri, bertan azaltzen ez ziren hiru plaza erantsi zaizkio.Kale-izen hauek Beasaingo Udalaren Gobernu Batzordeak onartu zituen 1990ko ekainaren 28ko batzarrean. Horiek dira, beraz, ofizialak gaur egun eta horiei egokitu behar gatzaizkie. Baina aurrera egin aurretik, esan beharra dago herrietako kale-izen...

Irakurri + Beasaingo kale-izenen historia

Industrializazio prozesua eta gizarte modernizazioa Beasainen (1860-1936)

Argitarapen urtea: 1994Bildumaren zenbakia: 3Egilea: José Gabriel Zurbano Melero Lehen industrializazioa deituriko garaian ezarri ziren gaur egun Beasainen ezaugarritzat jo daitekenaren zati handi baten oinarriak. Herri-egituratik hasi eta zenbait beasaindar belaunaldiren lanbide profesional eta bizimoldetaraino. Euskalerriko industrializazio prozesuaren hastapen eta oinarriak XIX. mendean kokatzen dira, mundu mailan kapitalismoak duen garapenaren barruan. Une horretan merkatuen berreraketa bat gertatzen da, lanaren mundu mailako zatiketa berri baten adierazle, etaq bertan mendebaldeko...

Irakurri + Industrializazio prozesua eta gizarte modernizazioa Beasainen (1860-1936)