Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Beasaingo paperak

Beasaingo San Miguel Klinika

Argitarapen urtea: 2023

Bildumaren zenbakia: 31

Egilea: Elizabeth Blarduni Cardón

 

Beasaingo Paperak bildumaren 31. ale  honetan Elizabeth Blarduni Cardónek idatzitako “Beasaingo San Miguel klinika” izenburua duen liburua dugu.

Beasaingo Paperak bilduma honetara datorkigu beharbada gutxien aztertu den gaietako bat, osasunarena.

2023an berrogei urte bete dira San Miguel klinika itxi zenetik eta adineko beasaindar eta goierritar askoren oroimenean gorderik dirauen tokia da,  asko eta asko bertan jaioak edo bertan sendatuak izan baitira.

Beasaingo Paperak bildumaren ale honek zerbait berezirik badu, testigantzaren ekarpena da. Lehen pertsonan bizi eta jasotako kontakizuna, izan ere Elizabeth Blarduni mediku eta pediatra Argentina utzi eta Beasainera iritsi zen klinikaren azken urteetan bertan lan egitera.

Eta berak jasota, garai hura bizi izan zutenen oroimenek eramango gaituzte kontakizun honetan, gertutik gure udalerriko ikur izan zen San Miguel klinikaren historian barna.

Salmenta prezioa:

Liburua: 10 €

Eskuratzeko moduak:

1.- Beasaingo Udaleko kultura sailean, bertara joanda, salmenta prezioa ordainduta.

2.- Idatzizko eskaera Beasaingo Kultura Sailera bidali, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. salmenta prezioa gehi bidalketa gastuak ordainduta.