Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Udan aldi baterako egonaldiak egoitzetan eskatzeko epea irekita

2025/03/20

Zerbitzu honen bidez, aldi bateko egonaldiak egoitzetan eskatzeko aukera ematen zaie beren etxeetan bizi diren mendekotasuna eta desgaitasuna duten pertsonei. Atsedenetarako eta aukera pertsonalekoetarako egonaldietarako aplikagarria bakarrik. 

2025 urterako Udako kanpainako egonaldiak (ekainak 16tik irailaren 15a arte) eskatzeko epeak:

  • Ekaina: Maiatzaren 6ra arte.
  • Uztaila: Maiatzaren 13ra arte.
  • Abuztua: Ekainaren 7ra arte.
  • Iraila: Uztailaren 12ra arte.

Egonaldiak orientazio gisa, hamabostaldi naturaletan egingo dira. Hilabete bakoitzeko lehen edo bigarren hamabostaldia hartu ahal izango da. Urtean gehienez bi hamabostaldi eskatu ahal izango dira.

Eskaerak Udaleko Gizarte Zerbitzuetan egingo dira, aldez aurretik hitzordua hartuta. Hitzordua eska daiteke 943 028075 telefonora deituta.