Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Ingurumena

Biodibertsitatea sustatzeko ekimena ikasleekin zuhaitz egunean

2025/03/28

Zuhaitz eguneko landaketan parte hartu dute herriko lau ikastetxeetako ikasleak udal ordezkariekin batera

Landatutako zuhaitzekin eta landareekin ingurune urbanizatuetan biodibertsitatea indartzeko helburua bete nahi dute etorkizun iraunkorrago baten alde

Ingurumena babestu eta zaintzeko helburuak duen garrantzia zabaltzeko konpromisoarekin lotuta dagoen ekitaldia errepikatu dute udal ordezkariek herriko ikasleekin. Murumendi Eskola, La Salle, Andramendi ikastola eta Alkartasuna Lizeoko ikasleekin burutu dute aurtengo ekimena.

Herriko ikastetxeetako ikasleekin batera, Leire Artola alkatea eta Edorta Díaz zerbitzuetako zinegotzia izan dira.  Udalak Beasaingo gazteengan eragin nahi du ingurumenarekiko sentsibilizazio eta errespetuan sakontzeko. Era berean, ekimen honekin Garapen Jasangarriko helburu hauek betetzen dira; hiri eta komunitate jasangarriak sustatzea eta klimaren aldeko ekintza eta lehorreko ekosistemetako bizitzan eragitea. 

Naturalizazio lanak

Beasaingo Udalak, herriko ikastetxeekin lankidetzan, Zuhaitz Eguna ospatu du, ekitaldi honen bidez biodibertsitatea eta ingurumenaren zaintza sustatzeko asmoz. Aurten naturalizazio lanak burutu dira herriko hainbat eremutan, landatutako zuhaitzekin eta landareekin ingurune urbanizatuetan biodibertsitatea indartzeko.  

Ekitaldian Murumendi eta Beasaingo Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartu dute, baita Alkartasuna Lizeoa eta La Salleko ikasleek ere. Jose Migel Iturriotz kalean eta Igartza futbol zelaiaren inguruan egin dira landaketak, guztira 9 Ezki, 14 Haltz eta 3 Astigar aukeratu dira hauen oinetan landare-haziak ereiteko . Metro karratuko lorategi txikiak sortu dira txorkoetan, 16 landare espezie ezberdinez osatuak, intsektuentzat eta tximeletentzat bizileku egokia eskainiz.  

Ingurune osasungarriago baten alde

Zuhaitz Egunak helburu argia du: eremu urbanizatuetan natura berreskuratzea eta gazteei ingurumenarekiko kontzientzia sustatzea. Honela, Beasaingo Udalak eta herriko ikastetxeek elkarlana eta konpromisoa erakusten dute ingurune osasungarriago baten alde.  

Ekitaldi honen bidez, zuhaitzek eta landareek ez dute soilik paisaia hobetzen; biodibertsitatea babesteko eta klima-aldaketari aurre egiteko urrats garrantzitsua ere bada. Beasaingo Udalak eta herritarrek batera egindako ahaleginak erakusten du udalerriaren konpromisoa etorkizun iraunkorrago baten alde.  

zuhaitz eguna 2025 2

zuhaitz eguna 2025 1