Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Udal gobernua

Dionisia Larrea Azurmendik gaur 100 urte bete ditu

2025/02/09

Zegamarra jaiotzez, Dionisia Larrea Azurmendik bere bizitzaren erdia Beasainen eman du. Oso gazterik 6 urterekin galdu zuen ama eta 12 urterekin aita. Umezurtz, gazterik hasi behar izan zuen lanean eta Donostian, Pasaian eta Tolosan lan egina da. Tolosatik etorri zen Beasainera bizitzera duela 50 urte inguru. Ohiturari jarraituz, Leire Artola alkatea eta Mariola Pascual Herritarrak arloko burua izan ditu bere etxean bisitan herritar guztien izenean zoriondua izateko eta urtebetetzeari dagokion plaka eta lore sorta oparitzeko. Bejondeizula Dionisia!