Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Udal gobernua

Udalerriko kale garbiketa zerbitzua indartu da

2024/10/01

Herritarren ongizatean duen eragin garrantzitsuagatik, zerbitzu honetara zuzendutako aurrekontu partida %35,6 igo da. Serbitzu Elkartea S.L. enpresak hurrengo bost urtetan udalerriko bide eta kale garbiketa lanak burutuko ditu

Udalerriko landa eremuko mugaketa digitalerako lanekin jarraituz, hurrengo poligonoetako lurzatiena egiteko zerbitzuak kontratatzeko deialdia egin du Gobernu batzordeak

Kale, bide eta udal azpiegituren garbiketa eta mantenua funtsezkoa da Beasaingo Udalarentzat honek udalerrian duen eragin zuzenagatik. Espazio publikoa zaintzea ezinbestekoa da udalerria txukun mantendu eta pertsonen beharretara baldintza egokietan edukitzeko. Horrela, udal gobernuaren jomuga nagusietako bati jarraipena eman zaio azken udalbatzaren osoko bilkuran aho batez onartutako proposamenarekin.

Erabaki garrantzitsu hori kale garbiketa zerbitzuaren adjudikazioa edo esleipena izan da Serbitzu Elkartea S.L. enpresari. Hartutako erabakiarekin, bost urtez eginkizun hau beteko du aipatutako enpresak eta urtean 1,3 milioi euroko (+BEZ) kostua izango du. Udalak egiten dituen kontratazio garrantzitsuenen artean aurkitzen da hau, ez bakarrik kostu aldetik baita herritarrengan duen eragin zuzenagatik. Horregatik, %35.6 igo da zerbitzu honen gastua. Hobekuntzak makineria berrian egingo den inbertsiora, zerbitzuaren hedapen eta indartzea eta langileen baldintzak eguneratzera bideratu dira. Biztanleen eguneroko jarduerak, inguru garbi, atsegin eta zaindu batean gertatzeak bizi-kalitatean eragin zuzena du. Horrez gain ingurumenaren babesa ere bada zaborrak eta hondakinak eragin dezaketen kaltea kontuan hartzen bada. 

Lurzatien mugaketa digitalaren jarraipena

Horrez gain, gobernu batzordeak, Beasaingo 1, 2, 9, 10 eta 11 poligonoetako (Garin, Beasainmendi) landa eremuko lur zatien mugaketa digitala egiteko zerbitzuak kontratatzeko deialdi publikoa egitea onartu du. Proiektuaren helburua mugetan egon daitezkeen akatsak argitzea eta zuzentzea da, baita muga eta mugarriei GPS koordenatuak ematea ere. Udalerriko landa-lurzoruaren hedadura dela eta lan hau erronka oso garrantzitsua da, horregatik fase ezberdinetan egiten ari da. Honela, orain arte egindako lanari jarraipena ematen zaio eta legealdi honetan udalerri osoko landa eremuko lurzatien mugaketarekin amaitzea aurreikusten da. 

Beste gaiak

Beasaingo Udalak irailari dagokion udalbatzaren osoko bilkuran aztertu zituen gaien artean beste hauek aurkitzen dira. Ordainsarien igoera proposamenak, bai 2024ko udal langileentzat, baita gobernu-organo eta zinegotzientzat ere. Langileena aho batez onartu zen eta gobernu-organo eta zinegotziena PSEk (2), Elkarrekin Podemosek (1) eta EHBilduk (5) aurka bozkatu zuten eta EAJk (9) alde. Plazape tabernaren ustiapena eta plazaren eta azokaren dinamizazioa lantzeko kontratuaren urte beteko luzapena orain arteko baldintzetan ere onartu zen aho batez. HABE eta Beasaingo udal Euskaltegiaren arteko lankidetza hitzarmenaren onespena ere aho batez onartu zen. Hitzarmenaren arabera, Beasaingo Udal Euskaltegia ikasleentzako dirulaguntzen kudeaketan erakunde laguntzaile izatea honela, A1eko ikasleei eta 16-18 urteko ikasleei C1 ikastaroengatik, kostuak ia osotasunean diruz lagunduko dira.