2008 eta 2015 urteen artean jaiotako haurrentzako euskararen erabilera indartzeko udal zerbitzuak ikasturte berrirako izenematea irailaren 20ra arte izango du zabalik
Loinazko San Martin plaza azpian dagoen espazioan eman daiteke izena goizez eta arratsaldez
Zerbitzua irailaren 23an jarriko da martxan Ezkiagan eta Loinazko San Martin plazaren azpian dauden espazioetan eta 19an gurasoei zuzendutako bilera egingo da udaletxeko batzar aretoan 18:30ean
Ikasturte berriaren hasierarekin batera, egungo udal gobernuak duela lau urte martxan jarritako euskararen erabilera indartzeko zerbitzuak ireki du 2019-2020ko ikasturterako izena emateko epea. Aurreko egunetan izena emateko orriak ikastetxeetan banatu ostean, gurasoek orain hauek bete eta Loinazko San Martin plazaren azpian dagoen espazioan utzi beharko dituzte. Dokumentazioa uzteko azken eguna irailaren 20a da eta ordutegia honakoa; goizetan 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldetan 17:00tatik 19:00etara.
Zerbitzuak irailaren 23an irekiko ditu ateak baina horren aurretik irailaren 19an gurasoei informazioa emateko bilera egingo da Udaletxeko batzar aretoan 18:30ean.
Ikasturtean zehar zerbitzuan gertatzen diren alta eta bajak kontutan hartuta, aurten zenbait irizpide ezarri dira arlo honi dagokion kudeaketa hobetzeko. Asistentzia derrigorrezkoa izango da, eta ikasle batek 4 saio jarraian huts eginez gero, edota hiruhilabetean 6 saiotara joaten ez bada (inolako arrazoirik gabe), baja emango zaio zerbitzuan.
Haurren artean euskararen jakintza eta erabilera sustatzea helburu
Udal gobernuak legegintzaldi honen hasieratik bere helburu nagusien artean hizkuntza politikarekin eta euskararen presentzia eta normalizazioarekin lotura zuzena duen egitasmoari segida ematen jarraitzen du. Herriko ikastetxeekin elkarlanean, gaztetxoenen artean euskararen jakintza eta erabileran zailtasunak dituztenei doakoa den zerbitzua eskaintzea izan du xedea. Hargatik, ikastetxeek behar hori duten erabiltzaileak atzeman eta zerbitzura bideratzea izan da lehentasuna.
Zerbitzua ematearen ardura Ttakun enpresa lasartearrarena da bi udal espazioetan: Loinazko San Martin plaza azpian eta Ezkiaga auzoan. Azken urteetan bataz beste guztira 150 haur izan dira zerbitzu honen hartzaileak. Oro har, haurrei laguntza eskaintzen zaie euskararen ikuspegitik, eskolako lanetan eta euskararen lanketa eskatzen duten dinamika eta jolasetan. Hizkuntza errefortzurako zerbitzua ekainaren 30a arte eskainiko da.
Zerbitzuaren ordutegiak
Ezkiaga auzoko espazioa |
Astelehena-asteazkena |
Asteartea-osteguna |
16:30-18:00 |
HH4 – HH5 |
HH4 – HH5 |
18:00:19:30 |
LH1 – LH2 |
LH1 – LH2 |
Loinazko San Martin Plazako espazioa |
Astelehena-asteazkena |
Asteartea-osteguna |
16:45-18:15 |
HH4 – HH5 |
HH4 – HH5 |
16:45-18:15 |
LH1 – LH2 |
LH1 – LH2 |
18:30:20:00 |
LH3 – LH4 |
LH3 – LH 4 |
18:30:20:00 |
LH5 – LH6 |
LH5 – LH6 |