Erretaula nagusia birgaitzeko lanak bukatuta, hau bere lekuan jarri aurretik Udalak herritarrei zuzendutako bisita gidatuak antolatu ditu eraberritze lanak egin dituzten adituen eskutik
Euskaraz eta gazteleraz eskainiko dira bisitak eta jende kopurua mugatu behar denez izena eman beharko da aldez aurretik
Beasaingo Andre Mari Jasokundearen eliz parrokiko erretaularen eraberritze lanetan egindako aurkikuntza txundigarri bati esker, XVI. mendeko horma-irudi errenazentista zoragarriak aurkitu dira aldarea inguratzen duten hormetan. Erretaula berriz ere kokatzeko lanak hasi aurretik herritarrei irekitako bisita gidatuak antolatu ditu Udalak.
Bisitak euskaraz eta gazteleraz izango dira eta bisita-aldi bakoitzeko jende kopurua mugatu behar denez, aldez aurretik izena eman behar da galdetegi bat betez hesteka hau jarraituz. Bisitak otsailaren 8an, larunbata, goizean izango dira.
Herriko ikastetxeetako ikasleentzat ere bisita gidatuak antolatu dira. Hauek ikastetxeekin adostutako egun eta ordutegian burutuko dira.