Estatu osoan, nazioarteko lankidetzari zuzentzen den biztanleko diru-ekarpen handiena egiten duen udalerria da Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak kaleratutako Lankidetza deszentralizatuari buruzko azken txostenaren arabera
Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak kaleratutako Lankidetza Deszentralizatuari buruzko 2024ko txostenaren arabera Beasain, Estatuko per capita ekarpen handiena egiten duen udalerria da. Txosten honen arabera, Euskadiko zazpi udalerri daude Estatuko per capita ekarpen handiena duten hamar udalerrien artean Beasain da lehena, Gasteiz 3.a, Bilbo 5.a, Donostia 6.a, Zigoitia 8.a, Eibar 9.a eta Zarautz 10.a .
Datu hau, gaur Gasteizen aurkeztu den txostenean jasota dago eta tokiko eta eskualdeetako gobernuek 2017-2022 artean mundu mailan eman zuten garapenerako laguntza ofizialaren zenbatekoak ematen dituen txosten bakarra da. Gainera, dokumentuak hiri emaileen munduko lehen mapa eta Belgika, Frantzia, Suitza, Espainiar estatua eta Euskadiko kasuen azterketa kualitatiboa biltzen ditu.
Beasain udalerri solidarioa
Beasain nazioarteko lankidetzari per capita ekarpen handiena egiten dioten Estatuko tokiko erakundeen rankingean lehena izateak, bere biztanleriaren proportzioan, garapenerako lankidetzara baliabide gehien bideratzen dituen udalerria dela esan nahi du, Espainiako beste udal batzuekin alderatuta. Beasainek 13.970 biztanlerekin, 12,39ko ratioa dauka (euro biztanleko) eta horrek adierazten du lankidetza deszentralizatuari egiten dion ekarpena esanguratsua dela biztanleriari dagokionez.
Beasainek lankidetzarako konpromisoa eta nazioarteko proiektuak finantzatzeko politika aktiboa duela adierazten du, eta horrek elkartasun eta erantzukizun global handia islatzen du.
Termino absolutuetan beste udalerri batzuek diru gehiago eman dezaketen arren, Beasain nabarmentzen da, biztanle kopuruari dagokionez, beste edozeinek baino baliabide gehiago bideratzen dituelako.
Era berean agenda globalean eragiten laguntzen du Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) betetzen eta udalerriak nazioarteko garapenaren finantzaketan integratzen.
Diru-sarrera arrunten %1a lankidetzari bideratuz
Beasaingo Udalak urteak daramatza bere aurrekontuaren diru-sarrera arrunten %1a Lankidetzari bideratzen. 2024an, 217.000 euro izan ziren helburu horretara zuzendutakoak. Euskal Fondoak 98.000 euro jaso zituen, Garabidek (Garapen bidean dauden herrietako hizkuntza gutxiagotuen alde lan egiten duen elkartea) 54.000 euro jaso zituen eta Lankidetza Ekintzetarako Elkarteek aurkeztutako proiektuei bideratutako laguntzak aldiz, 65.000 eurokoak izan ziren (UNRWA, Beasaingo Herriak Elkarlanean elkartea, AMAP eta Zaporeak).
2025ean Lankidetzarako aurreikusita dagoen kopurua 232.800 eurokoa da, iazkoa baino %7.2 gehiago. Euskal Fondoa 104.800 euro, Garabide 58.200 euro eta Lankidetza Ekintzetarako 69.800 euro.
Gaurko txostenaren arabera jasotako aitorpen horrek nazioarteko lankidetzaren erreferente gisa kokatzen du Beasain Espainiako tokiko esparruan, eta erakusten du tamaina ertaineko udalerriek ere funtsezko zeregina izan dezaketela garapenerako laguntzan.