Ugartemendi goikoa baserrikoa, Ugartemendi auzoan, Juan Bautista Usabiaga Etxeberriak 102 urte bete ditu. Arangoiti egoitzan, arreba eta ilobaz inguraturik, Leire Artola alkatearen bisita jaso du eta beasaindar guztien izenean zoriondu eta lore sorta oparitu dio. Adimenez argi jarraitzen du, irakurketa gustoko izanik liburuak oso estimatuak ditu eta egunkariaz gain beti du aldean irakurtzeko liburuxkaren bat. Zorionak Juan Bautista!