Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Kultura

Eskuratu daiteke 2025eko udal egutegia

2024/12/10

Argazki sarituetako egileak, testuen egilea eta udal ordezkariak aurkeztu dute datorren urteko egutegia eta iada Igunean hartu daiteke -herritarrentzako arreta eta informazio bulegoa-

Doan eta euskara hutsean eskaintzen den egutegiko argazkiek “Beasaingo auzoak” gaia irudikatzen dute 

2026ko egutegia osatzeko argazki lehiaketan lanak aurkezteko epea zabalik aurkitzen da

Aurkeztu du Beasaingo Udalak 2025eko udal egutegia eta aldi berean herritarren eskura jarri du Igunean edonork hartu dezan. Doan eta euskara hutsean eskaintzen den udal egutegia, urte osoan irekita dagoen argazki lehiaketan saritutako argazkiek osatzen dute eta oraingoak “Beasaingo auzoak” gaiari jarraituz egindako argazkiak biltzen ditu. Orotara 101 argazki aurkeztu ziren lehiaketara eta horietatik 13 izan dira sarituak (12 hilabete eta azala). 

Saritutako argazkien egileak eta jaso duten saria hau izan da: Juan Pablo Fernández Ramirez (azala -60 euro-), Miguel Cavero Carazo (urtarrila eta otsaila -120 euro-), Jose Angel Amuchastegui Esnaola (martxoa -60 euro-), Francisco Javier Quirós Fernández (apirila -60 euro-), Jose Miguel Romero Barco (maiatza, abuzta -120 euro-), Jose Enrique Ripa de Bobadilla (ekaina -60 euro-), Iñaki Erauskin Urretabizkaia (uztaila, urria -180 euro-), Antonio Valencia Chanca (iraila -60 euro-), Pedro Jose Uria Fuciños (azaroa -60 euro-), Jose Luis Perez Herrero (abendua -60 euro-). Aipamen berezia ere jaso du aurkezpenean egutegian dauden testuen egileak, Xabier Garmendia Garciak.  

Euskara eta tokikotasuna

Beasaingo Udalak, urteko egutegia musutruk eta euskara hutsean eskaintzen die herritarrei eta gertukoei, hizkuntzaren ezagutza eta presentzia indartze aldera. Honez gain, besaindarren artean harrera ezin hobea duen egutegiak, Beasaingo herriarekin lotura estua du. Zeharka beste funtzio batzuk betetzera etorri da azken garaian: helburu didaktikoa edota herriko jendea, zaletasunak, kirola, txokoak, ohiturak, ondarea eta abar ezagutaraztea. Orotara, 2.600 ale argitaratu dira eta agortu arte banatuko dira. 

2026koa egiteko lehiaketa martxan

2026ko egutegirako argazki lehiaketaren oinarriak argitaratuta daude jada eta Beasaingo Udalaren web orrian daude ikusgai. 2026eko egutegirako argazki lehiaketaren gaia Urtaroak Beasainen da. Urtaro bakoitzaren (udaberria, uda, udazkena eta negua) esentzia eta edertasuna atzematen duten irudiak jaso nahi dira. Parte-hartzaileek beren sormena erakuts dezaten nahi da, urtaro bakoitzeko une paregabe eta adierazgarriak erakusiz. Hori bai, ezinbestekoa da argazki horiek Beasainen ateratakoak izatea edo argazkian antzeman ahal izatea Beasain dela. 

Aipatu, Udalak bere webgunean azken urtetako egutegiak euskarri digitalean zintzilikaturik dauzkala edonork ikusi eta eskuratzeko.