Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Kultura

Urbieta arte plastikoetako zentroko tailerretan izena emateko epea irekita

2024/07/23

Ikasturte berriari begira Urbieta udal zentroan eskainiko diren ikastaroetan izena emateko kanpaina hasi du Udalak

Egoitza beti hor izan duten Irratizaleek bazkide izateko aukera ireki dute 

Sormena, irudimena eta esku-lanei loturiko ikastaro eta tailerrek Urbieta eraikina izango dute beste ikasturte batez topagune. 2024/2025 ikasturteari begira Udalak sustatu eta lagunduko dituen jardueren berri esku orri bidez zabaldu da jada udalerriko etxe guztietan eta halaber udal web orrian ere eskuratu daiteke informazio orria.  

Gipuzkoa plazan Urbieta udal zentroan (hiltegi zaharra zena) arteari lotutako jarduerak eskaintzen dituzte hainbat elkartek. Hala nola, balleta, marrazketa eta pintura, zeramika eta esmaltea, argazki tailerra eta antzerki tailerra. Guztiak, Urbieta arte plastikoetako eraikinean eskainiko dira eta bakoitzari buruzko informazioa, izena emateko bideak eta beste hainbat xehetasun Beasaingo etxe guztietan banatu den esku orrian agertzen dira. Ikastaro hauekin, artearekin lotura duten alor ezberdinen eskaintza luzatu nahi die adin guztietako beasaindarrei Udalak. 

Irratizaleak aurten eskaintzaren barruan aurkitzen dira. Egoitza beti izan du bertan Goierriko irratizale elkarteak eta aurten beraien jarduera ezagutzera emateko bazkide izateko aukera zabaldu dute. Elkartea zer den, zertarako balio duen elkartekide izatea eta eskura dauden baliabideak zein diren jakiteko aukera ematen dute.