Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Kultura

Irati Iza Arnaiz izan da apirileko "Irakurri, gozatu eta oparitu" kanpainako irabazlea

2018/05/04

Bibliotekan euskarazko liburuak mailegatzen dituztenen artean burututako zozketan izan da saritua eta liburuak erosteko 30 euroko txekea jaso zuen Xabier Matarranz kultura zinegotziaren eskutik

Beasaingo Udalak apirila eta maiatza bitartean, “Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpainaren barruan euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko opariak eta deskontuak banatzen ari da. Honela bada, Bibliotekaren erabiltzaileek, Udal bibliotekan mailegatutako euskarazko liburu bat irakurtzean, liburuari buruzko fitxa bat bete eta erosketarako %35ko deskontu txartela jasoko dute Mirentxu liburu-dendan erosteko. Horretaz aparte, hilabeteko parte hartzaileen artean 30€ko erosketa txekea zozketatuko da liburutegian. Apirilari dagokionean Irati Iza Arnaiz izan da zozketan saritua.

Gogoratu ekimen hau maiatzaren 31a arte luzatzen dela.