Beasain eta Ordiziako Udalen elkarlanari esker antzerkia sustatzen eta bultzatzen jarraitzeko helburuari eutsiz, 8 emanaldi antolatu dira apirila bitartean; bi gazteleraz eta sei euskaraz
Antzerki taldeak eta obrak aukeratzeko garaian kontutan hartutako irizpideak kalitatea, muntaia, hizkuntza, konpainiaren eskarmentua eta obren arrakasta izan dira
"Antzerki garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatzen dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzoki Sarearen lankidetzarekin eta helburu nagusia antzerkia hedatu eta sustatzea da. Beasainen egindako aurkezpenean bi udaletako kultura zinegotziak izan dira edizio berri honen xehetasunak azaltzen. Beasaindik Xabier Matarranz eta Ordiziatik Joseba Aranburu.
Beasaingo Usurbe Antzokian zabalduko da 2018ko “Antzerki garaia” izeneko egitasmoa. Lehen emanaldia,Txalo produkzioak-en eskutik, urtarrilaren 18an aurkeztuko den “Obra de Dios” lana izango da eta errepikapena hurrengo egunean izango du toki berean gaueko 22:15tan.
Jakina denez, kanpaina horrek 1995eko lehen hiruhilekoan eman zituen lehenengo urratsak; beraz, aurtengoa Goierriko antzerki denboraldiaren XXIII. ekitaldia izango da.
Iazko antzerki denboraldiak publiko aldetik izandako erantzuna arrakastatsuagatik balorazioa oso positiboa izan zen. Hori dela eta, aurten ere erabaki da Beasain eta Ordiziaren arteko lankidetzarekin aurrera egitea.
Azken hiru urtetako datuak hauek izan dira:
Urtea |
Emanaldiak |
Abonoak |
Ikuslegoa abonatuak barne |
2017 |
8 |
71 |
Ordizia 697 |
2016 |
8 |
59 |
Ordizia 598 |
2015 |
8 |
69 |
Ordizia 858 |
Lankidetza honen helburuak aurreko ekitaldietako berberak izaten jarraitzen dute: batetik, antzerki errepresentaziotara joateko ohitura sustatzea; eta bestetik, publiko berria erakartzea, gazteak batik bat.
Lan horri ekiteko ezinbestekoa gertatu da borondateak batzea eta ahaleginak koordinatzea. Aurkeztu den egitaraua horren ondorio da. Goierriko antzerki denboralditxo honen barruan 8 emanaldi egongo dira, urtarriletik apirilera, 4 Beasaingo Usurbe Antzokian eta beste 4 Ordiziako Herri Antzokian.
Taldeak eta obrak hautatzeko irizpidea kalitatea izan da eta kontuan hartu dira muntaia, lengoaiari emandako trataera, hizkuntza, konpainiaren eskarmentua eta profesionaltasuna eta obren arrakasta.
Egitaraua
ANTZERKI GARAIA 2018 |
||||
OBRA |
TALDEA |
HIZKUNTZA |
DATA |
LEKUA |
Obra |
Txalo |
Gazteleraz |
18/01/18 (20:00) |
Usurbe Antzokia |
19/01/18 |
||||
Etxeko |
Txalo |
Euskaraz |
02/02/18 |
Herri Antzokia |
Txarriboda |
Hika Teatroa |
Euskaraz |
16/02/18 |
Usurbe Antzokia |
The Funam- |
The |
Gazteleraz |
02/03/18 |
Herri Antzokia |
Zerura eroria |
Anodino |
Euskaraz |
16/03/18 |
Usurbe Antzokia |
Ergela |
Txalo |
Euskaraz |
23/03/18 |
Herri Antzokia |
Miss Karaoke |
Metrokoadroka |
Euskaraz |
13/04/18 |
Usurbe Antzokia |
Ez dok hiru |
Tartean |
Euskaraz |
20/04/18 |
Herri Antzokia |
Ordutegia: emanaldi guztiak gaueko 22:15tan izango dira
Sarrerak eta abonuak
Egitaraua etxeetan jaso da dagoeneko eta lehenengo orrialdean jasota dago sarrerak lortzeko beharrezkoa den informazioa. Emanaldi bakoitzerako sarrerak 10 euroan izango dira. Ziklo osorako abonua ere lortu daiteke, 60 euroan.
Sarrerak, emanaldia egin behar den antzokiaren leihatilan lortu ahal izango dira. Eta Beasainen kutxabank zerbitzuaren bidez ere bai.
Abonuarekin egitarau honetan aurkezten diren emanaldi guztietara sartzeko aukera izango da, Ordizian nahiz Beasainen izan. Era berean, abonatuek, bi herrietan etorkizunean izango den antzerki programazioaz informazio zehatza jasoko dute. Baita Barrena Kultur Etxean (Ordizia), Usurbe Antzokiko leihatilan (Beasain) eta Beasaingo Udaleko Kultura Sailean (Beasain).
Abantailak
10 sarrera baino gehiago eskuratu nahi dituzten kultura talde, ikastetxe eta gisakoek, sarrera-prezio berezia izango dute: 8 € sarrerako
Taldeko sarrerak lortzeko, dagokion Udaleko Kultura Sailean aldez aurretik jakinarazi beharko da.