Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Eskola jazarpena eta sare sozialen erabilera kaltegarria prebenitzeko hitzaldiak udaltzaingoaren eskutik

2024/11/26

Datozen lau astetan herriko hiru ikastetxeetako ia 500 ikasle izango dira hitzaldietako hartzaileak  

Beasaingo udaltzaingoa eskola jazarpena eta sare sozialen erabilerari buruzko hitzaldiak hasi da ematen herriko ikastetxeetan. Bigarren hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleei zuzenduta daude eta bereziki gaur egun bolo-bolo dabiltzan bi gai hauen inguruan gazteen arreta piztu nahi dute. Prebentzio arloan udalak egiten duen lan hau aste honetan hasi eta abenduaren 20a bitartean burutuko dute gelaz gela udaltzaingoko agenteek. 

Iaz bezala, lehen hezkuntzako ikasleei ordu beteko hitzaldia eskainiko zaie, eta bigarren hezkuntzan daudenen kasuan emanaldia luzatu egin dute aurten bi ordura. Eskola jazarpena edo bulling-a identifikatzeko dinamikak landuko dituzte eta sare sozialen kasuan hauen erabilera desegokia eta sortzen duten arriskua aztertuko dituzte. Galdeketa bidez arazo honen egoera zein den aztertuko dute agenteek. Erronka biralak, ciberbulling-a eta bestelako fenomenoek sortzen dituzten arriskuez ohartaraziko dute ikaslegoa. Orotara ia 500 ikasleengana iritsiko dira hitzaldi hauen bidez.