Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Valentziara modu antolatuan laguntza bidaltzea

2024/11/05

Euskal erakundeek laguntza Valentziara modu antolatuan eta benetako beharrei erantzunez bidaltzeko beharra berretsi dute 

Lagundu nahi izanez gero, erakunde horiek emandako kontuen bidez dirua bidaltzea gomendatzen da. Era berean, Valentziako Generaliteak lagundu nahi duten herritarren eta elkarteen eskura atari hau jarri du SOM SOLIDARITAT  DANAk kaltetutako pertsonentzako laguntzak eta dohaintzak bideratzeko

Egunotan badira elkarte, eragile eta herritar ugari Valentziako hondamendiaren aurrean laguntzak nola bideratu galdetzen edo eskean dabiltzanak. Valentziak bizi duen krisiaren aurrean, elkartasun-erantzun espontaneoa sortu da.

Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek, eta EUDELek, Euskadiko Udalen Elkarteak, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren bitartez, etengabeko harremana dute Valentziako Generalitatearekin, zuzenean jakiteko zein diren kaltetutako pertsonen behar zehatzak. 

Hori horrela, Euskal erakundeak modu koordinatuan ari dira lanean, laguntza ahalik eta modu antolatuenean eta eraginkorrenean irits dadin Valentziara. 

Elkartasun antolatua

Baina elkartasunak egokia eta eraginkorra izan behar du, eta horretarako, ezinbestekoa da elkartasuna antolatua izatea. Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta udalek tokian bertan jarduten ari diren instituzio eta erakundeek esaten dutenari erreparatzeko eskatzen dute. Horretarako, une honetan, lagundu nahi izanez gero, erakunde horiek emandako kontuen bidez dirua bidaltzea gomendatzen da. Aurrerago beste laguntza batzuk beharko dira, hondamendiaren eragina luzatu egingo baita. 

Horrela, Valentziako Generaliteak lagundu nahi duten herritarren eta elkarteen eskura atari hau jarri du SOM SOLIDARITAT  DANAk kaltetutako pertsonentzako laguntzak eta dohaintzak bideratzeko. Eskari bera egiten du FEMP-ek (Federación Española de Municipios y Provincias) “logistika eta biltegiratze arazoak” direla eta.  

Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta EUDEL-ek herritarren elkartasuna eskertu nahi dute, Euskadi, beste behin ere, herri solidarioa dela erakusten ari delako.