Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Mugikortasuna eta trafikoa

Udaltzaingoak ibilgailu hibrido entxufagarria eskuratu du

2025/01/16

Udalak sustatzen duen mugikortasun jasangarriaren printzipioekin bat dator ekimena eta honek klima aldaketari aurre egiteko erronka horretan beste urrats bat suposatzen du

Duela lau urte CO2 isurpen gutxiago eragiten duen ibilgailua (GLP -petrolio gas likuatua- erregaia erabiltzen du) erosi zuen 15 urte zituen zaharra ordezkatzeko eta orain konpromiso berdinari jarraituz auto hibrido entxufagarria ekarri du zaharkitua zegoena kentzeko. 

Udaltzaingoaren auto zaharra hibrido entxufagarri batekin ordezkatzeak ingurumen, ekonomia eta praktika hobekuntza dakar, eta, gainera, bat dator udalak sustatzen duen mugikortasun jasangarriaren printzipioekin. Ekintza horrek, tokiko administrazioarentzat onura zuzenak ez ezik, hiri-ingurunea eta herritarren bizi-kalitatea hobetzen ere laguntzen du.

Isurpen kutsatzaile gutxiago

Ibilgailu berriarekin berotegi efektuko gasen (BEG) emisio kutxatzaile gutxiago sortzen dira, ohiko barne errekuntzako ibilgailuekin alderatuta. Horrek klima aldaketaren aurkako borrokan laguntzen du, eta hiriko airearen kalitatea hobetzen du. Ibilgailu hauek isilean jarduten dute modu elektrikoan mugitzen direnean, eta kutsadura akustikoa murrizten dute hiri-inguruneetan. Ekintza hau bat dator energia garbietarako trantsizioaren eta energia iturri jasangarriagoen erabileraren aldeko apustuarekin. 

Gainerako onurei dagokionez, ekonomiaren ikuspegitik erregaian aurrezten da barne-errekuntzakoek baino erregai gutxiago kontsumitzen dutelako, batez ere hiriguneetan, ibilbide laburretan modu elektrikoan jardun baitezakete. Mantentze lanen kostua ere txikiagoa da.

Mugikortasun jasangarriaren irizpideekin bat

Ibilgailu kutsatzaileak ordezkatzea lagungarria da karbono aztarna murriztu eta ibilgailu publikoak deskarbonizatzeko udal helburuak betetzeko. Ekintza hau garapen jasangarriko politiken barruan kokatzen da, bereziki ekintza klimatikoari eta mugikortasun jasangarriari lotutako Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) dagokienez.

Honek erakusten du udalak mugikortasun arduratsuarekin duen konpromisoa, herritarrentzat eta beste administrazio batzuentzat eredu izanik.

udaltzaingoa ibilgailu berria 20241220 3 udaltzaingoa ibilgailu berria 20241220 3