Udalak bart bota duen elurrari aurre egiteko martxan dauzka goizeko 6:00etatik bere baliabide guztiak.
Irisgarritasuna bermatze aldera, garbiketa zerbitzukoak lehentasuna jarri dute ikastetxe, haurtzaindegi, eguneko bi zentroak, osasun etxea eta udaletxera iristeko bideak garbitzen.
Giza baliabideei dagokionez 19 langile daude eginkizun hauetan lehen ordutik eta ibilgailuei dagokionez gatza banatzen eta espaloiak garbitzen bi ibilgailu dabiltza herrian. Sei langile lanpostura iritsi ezinda geratu dira hala eta guztiz ere.
Elurra kendu eta bideak irekitzeko lanak herri-gunean finkatu dira. Eguraldi iragarpenak bete dira eta halaxe jarraituz gero eguerditik aurrera eguraldia hobetuko dela espero da.