Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Udal gobernua

Carmen Castrodeza Velasco ehun urte bete dituen beasaindarra

2025/02/14

Familia, seme-alabak, bilobak, zaintzaileak eta pisukideak inguruan dituela, Carmenek Leire Artola alkatearen eta Mariola Pascual zinegotziaren bisita jaso du etxean. Bere mendeurrena ospatuz, lore sorta eta oroimenezko plaka oparitzeaz gain, udal arduradunek beasaindar guztien izenean zoriondu dute eta denen maitasun mezua helarazi diote. Gaurko eguna ondo pasatzeko desioa ere opa diote.

Carmen Castrodeza Velasco, Magdalena Velasco Redondo eta Pedro Castrodeza beasaindarren alaba, Parisen jaio zen duela mende bat. Bere familia Beasaindik Frantziako hiriburura joan zen, aitak CAF enpresaren lan-eskaintza onartu ondoren. Parisko Sacré Coeur-en bataiatu zuten. 8 urtez bizi izan zen Parisen, Saint-Ouen etorbidean, Donibane Lohizunera bizitzera joan zen arte.

1936an, bera eta bere familia Valladolidera (Espainia) joan ziren oporretan, eta Gerra Zibila hasi ondoren, Espainian geratu behar izan zuten bizitzen, lehenik Valladoliden eta gero Beasainen. 19 urterekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituen. Beasainen 80 urte baino gehiago daramatza eta gaur egun tutoretzapeko etxebizitzetan bizi da. Bizitzan zehar, zailtasun askori egin behar izan dio aurre, beti sendotasunarekin eta baikortasunarekin. Umore onez eta bizitasunez, maitasuna, eta familia-batasuna dira benetan irauten dutenak bere iritziz.

carmencastrodeza100 1

carmencastrodeza100 3