Gaur, astearteko azokan banatu dira XXVI. errezil sagar eta XXVII. fruitu eta barazki lehiaketetako sariak. Tartean azokako ekoizle helduena den Beasaingo Basarte baserriko Pakita Goitiari omenaldia egin zaio eta lehenengo sagar tarta lehiaketa egin da. Epaile lanetan Irizar etxea tabernako Mª Luisa Caballero eta Xerbera tabernako Veronica Varela izan dira. Emaitza eta sari banaketak iruditan jarraian ikusi ditzakezue.
XXVI. Errezil sagar lehiaketa
- Ramon Aseginolaza (Kalbario baserria, Idiazabal)
- Patxi Arizmendi (Iturriotz baserria, Arama)
- Mª Luisa Urrestarazu (Ondarre baserria, Arriaran)
Idiazabalgo Kalbario baserriko Amaia Alkorta errezil sagar lehiaketako lehen saria jasotzen
XXVII. Fruitu eta barazki lehiaketa
- Josetxo Mendia (Altzibar baserria, Zegama)
- Iñaki Azanza (Aiestaran auzoa, Zaldibia)
- Patxi Arizmendi (Iturriotz baserria, Arama)
Josetxo Mendia, Zegamako Altzibar baserrikoa, fruitu eta barazki lehiaketako lehen sariarekin
Azokako ekoizle helduenari omenaldia
Pakita Goitia Beasaingo Basarte baserrikoa
Sagar tarta lehiaketa
Nekane Apaolaza irabazle sagar tarta lehiaketan. Oparitan azokako produktuez osatutako saskia jaso du.