Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Kultura

Bigarren bisita gidatua herritarrentzat elizako horma-irudi errenazentistak ezagutzeko

2025/02/10

Joan den larunbatean egindako bisita gidatuetan 120 pertsona inguru izan ziren horma-irudiak ezagutzen eta jasotako erantzun onaren ondotik Udalak bigarren egun bat antolatu du otsailaren 15erako

Zaharberritze lanak burutu dituzten adituen eskutik goizeko 10:00etan euskaraz eta 11:00etan gazteleraz eskainiko dira bisita gidatuak eta aldez aurretik izena eman beharko da

Erretaula nagusia birkokatzeko lanak hasiko dituzte hemendik gutxira eta aukera ezin hobea da orain margoak bere handitasunean ikusteko eta ezagutzeko zaharberritu dituzten adituen eskutik

Andre Mari Jasokundearen parroki-elizako horma-irudiak ezagutzeko Beasaindarrei irekitako bisita gidatuak arrakasta izan dute. Horma-irudi errenazentistak jakinmiña piztu dute eta egun batean 120 beasaindarren bisita jaso dute. 

Izan duen erantzun arrakastatsua dela eta, eskaera gehiago jaso ditu Udalak eta bigarren egun bat jarri du bisita-gidatu irekiak egiteko. Bisitak otsailaren 15ean, larunbata, goizean izango dira. Goizeko 10:00etan euskarazko azalpenekin eta 11:00etan gazteleraz. Aldez aurretik izena eman behar da galdetegi bat betez esteka hau jarraituz. 

Beasaingo Andre Mari Jasokundearen eliz parrokiko erretaularen eraberritze lanetan egindako aurkikuntza txundigarri bati esker, XVI. mendeko horma-irudi errenazentista zoragarriak dira zaharberritu direnak aldarea inguratzen duten hormetan. Erretaula berriz ere kokatzeko lanak hasi aurretik aprobetxatu nahi da bere handitasunean herritarrei horma-irudi hauek erakutsi eta beraien jatorria azaltzeko margoak zaharberritzeko lanak burutu dituzten adituen eskutik.

bisitakpinturakeliza 2