“Eskuekin Jardun III” tailerraren helburua, emakumeek artearekin euren sormena tresna gisa erabiliz beren burua libreki adieraztea da
Interesdunek izena eman beharko dute apirilaren 8tik 22ra bitartean plaza mugatuak daude eta
Beasaingo Udalaren Berdintasun sailak antolatutako “Eskuekin Jardun III” ikastaroa abian jarriko da apirilaren 28an, emakumeen autoezagutza eta ahalduntzea bultzatzen duen proiektu artistiko gisa. Hirugarren edizioa izango da hau, eta aurretik egindako bi edizioen arrakasta izan da oinarri, parte-hartzaileen artean esperientzia positiboak uztartu bait zituzten sormenaren eta norberaren garapen pertsonalaren artean.
Tailerraren nondik norakoak
Ikastaro honetan, emakumeek artearen bidezko adierazpena eta esperimentazioa lantzeko aukera izango dute. Zorione Mendez Martinek, proiektuaren sortzaileak eta dinamizatzaileak, azpimarratzen du “arteak aukera ematen duela barne-mundua kanpora eramateko, elkarrizketak sortzeko eta komunitatea indartzeko". Tailerraren egunerokoan, hainbat teknika eta material erabiliko dira, hala nola margolaritza, collagea eta eskulan tradizionalak, baina beti ikuspegi berritzaile batetik.
Norbera libreki adieraztea
Tailerraren helburua da emakumeek beren burua libreki adieraz dezatela, sormena tresna gisa erabiliz. Zorionek erakusten du nola uztartzen dituen artea eta gizarte-eraginkortasuna, eta tailerretan ere horixe bultzatuko da: "Ez da perfekzioa bilatzen, baizik eta prozesuan disfrutatzea eta norberaren mugak aurrera eramatea".
Aurreko edizioetako parte-hartzaileek tailerraren ingurune lasaia eta elkartrukearen garrantzia nabarmendu dute eta norberaren gaitasunean sinesteko ahalmena edo sentimendua indartu du.
Nola parte hartu
Interesatuak diren emakumeek izena eman dezakete apirilaren 8tik 22ra bitartean, ondorengo datuak bidaliz: izen-abizenak, NAN, adina, hartu emanetarako helbide elektronikoa eta telefonoa. Izen ematea lotura honetan dagoen galdetegia betez egin behar da. Informazio gehiagorako Beasaingo Udalaren Berdintasun sailarekin harremanetan jarri daiteke, edo zuzenean kontsultak bidali
Informazio baliagarria
- Noiz: apirilaren 28tik ekainaren 16ra, astelehenero.
- Ordutegia: 17:45etik 19:15era.
- Non: Urbieta arte plastikoen eraikina (Gipuzkoa plaza).
- Prezioa: 10 euro (ikastaro osoa).
- Partaide-kopurua: 20 emakume (izen emateak gainditzen badira, zozketa egingo da).