Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Txakur eredugarri programa

Jabe eredugarrien formakuntza

Ongietorriak programaren formakuntza atal nagusira. 

Orainarte bezala, 8 klase presentzialek osatuko dute formakuntza eta urtean zehar 3 txanda desberdin egingo dira. Formakuntzaren amaieran zure txakurrak oinarrizko hezkuntzaren teknika guztiak menperatuko ditu.  

Gainera, zikloa osatzean, heziketa-aztertzaile bat ekarriko dugu nahi duten txakur-jabe bikoteek azterketa bat pasa dezaten. Gaindituz gero, egiaztapen-diploma  bat lortuko duzue! 

Hurrengo txanda: 2024ko udazkenean.

Ordutegia: Asteartero 18:00tan, Loinazko San Martin Plazan. 

  txakur eredugarri diploma 2022 1jpeg

TXEP1

 

 Animatu eta eman izena plazak agortu aurretik!