Hilobiratuta daudenen senitartekoek abenduaren30a baino lehen bete beharko dute hilobitik ateratzeko dokumentua
Beasaingo hilerriko 6. kalean, 748 zenbakitik 842 zenbakira bitarteko horma-hobietan eta, 7. kalean, 843 zenbakitik 932 zenbakira bitarteko horma-hobietan hilobiratutako pertsonen senideei jakinarazten zaie, hilobi hauetako gorpuzkiak atera egingo direla.
Hori dela eta, senitartekoei jakinarazten zaie, horma-hobitik ateratzeko dokumentua bete behar dutela. Izapide hau abenduaren 30a baino lehen egin behar da honako toki hauetan:
- Udaleko Zerbitzu sailera joz.
- Telematikoki www.beasain.eus helbidean
Epea igaro eta eskatutako dokumentua formalizatu ez bada, 2024/08/09ko gipuzkoako aldizkari ofizialean, egindako argitalpenak udalari ahalmena ematen dio gorpuzkiak ateratzeko eta hezurtegian uzteko, inolako bereizketarik egin gabe, edo, hala badagokio, errausketa bateratu bat egiteko.
Informazio gehiagorako, 943 028062 deituz edo