Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Udal antolakuntza

Herritarrak

Arduradun Politikoa Arlo burua Mariola Pascual Paredes
Arduradun Teknikoa Euskara eta Kultura Koordinatzailea

EGINKIZUNAK

  1.  Espazio  publikoetan  eta  konkurrentzia  publikoko  leku  eta  establezimenduetan antolatutako ekintzetako segurtasuna antolatzea eta kudeatzea. 
  2. Konpainiako animalien eta arriskutsuak izan daitezkeen animalien arloa antolatzea eta kudeatzea. 
  3. Udaltzaingoa, trafikoa, bide-segurtasuna eta ibilgailuen aparkalekuak antolatzea eta kudeatzea, eta herritarren segurtasunean laguntzea. 
  4. Espazio publikoetan bizikidetza-harremanak antolatzea eta kudeatzea. 
  5. Udalerriko bideetan, pertsona, ibilgailu –motordun zein bestelako– eta animalien mugikortasuna eta irisgarritasuna nahiz pertsona eta salgaien garraioa antolatzea, kudeatzea, sustatzea eta diziplina-modua zehaztea; horretarako, beharrezko iritzitako baliabide materialak, teknikoak eta giza baliabideak jarri ahal izango dituzte. 
  6. Babes  zibila,  emergentziak,  eta  suteen  prebentzioa  eta  itzaltzea  antolatzea  eta kudeatzea. 
  7. Erabiltzaile eta kontsumitzaileen defentsa eta babesa antolatzea, planifikatzea eta kudeatzea. 
  8. Barne-merkataritza antolatzea eta kudeatzea. Zehatzago esanda, merkatu, hornidura-merkatu, azoka,  lonja, hiltegi eta kalez kaleko merkataritza antolatzea eta kudeatzea. Hor sartzen dira, era berean, txikizkako merkataritza eta merkataritzako ekipamendu handiak planifikatzea eta antolatzea, hirigintza-antolamenduko irizpideei eta lurzoruaren arrazoizko erabilerari erantzunez, bai eta ibilgailuak eta bestelako salgaiak espazio publikoetan salerostea erregulatzea, ikuskatzea eta arlo horretako zehapen- ahalmena. 
  9. Osasun publikoa sustatzea, kudeatzea, defendatzea eta babestea. 
  10. Gizarte-zerbitzuak antolatzea, planifikatzea eta kudeatzea. 
  11. Diru-sarreren bermea eta gizarteratzea antolatzea, programatzea eta kudeatzea.  
  12. Kirola eta kirol-jarduerak antolatzea eta sustatzea, eta erabilera publikoko kirol- ekipamenduak kudeatzea. 
  13. Kultura eta kultura-jarduerak antolatzea eta sustatzea, eta erabilera publikoko kultura- ekipamenduak kudeatzea. 
  14. Tokiko turismoa sustatzea eta kudeatzea.  
  15. Genero-berdintasunaren eta ekitatea sustatzearen arloko politikak antolatzea  eta kudeatzea. 
  16. Gazteria-politikak planifikatzea, antolatzea eta kudeatzea. 
  17. Immigrazio alorrean gizarteratze-politikak kudeatzea, atzerritartasunaren inguruko legeriarekin bat etorrita eta erakunde autonomikoekin lankidetzan. 
  18. Irakaskuntzaren programazioa egiten eta derrigorrezko eskolatze-aldia betetzeko zaintzan parte hartzea, bai eta haur-hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta hezkuntza bereziko ikastetxe publikoen eraikinak kontserbatzea, mantentzea eta zaintzea ere. Era berean, hezkuntza-administrazioari laguntzea, ikastetxe publiko berriak egiteko behar dituen orubeak aurkitzen. 
  19. Udal-ondarea kudeatzea eta ondare horren erabilera, zertarakoa, kontserbazioa eta mantentze-lana arautzea, betiere foru-araudiarekin bat. 
  20. Establezimendu publikoak eta jolas-jarduerak antolatzea eta kudeatzea. 
  21. Titulartasun publikoko zerbitzu, ekipamendu, azpiegitura eta instalazioen  erabilera antolatzea eta kudeatzea. 

Eskumen hauen garapenaren inguruan:

  1. Giza baliabide eta materialaren antolakuntza eta kudeaketa.
  2. Kudeaketa ekonomikoa: aurrekontuen gauzatzea. 

SAILAK

  • Ongizatea
  • Kultura
  • Gazteria
  • Kirola
  • Euskaltegia
  • Musika Eskola

Udal antolakuntza