Herritarren segurtasuna eta bizikidetza arautzen duen udal ordenantzari hasierako onespena eman dio Udalbatza Osoak 2024ko urriaren 31n egindako bileran. Ordenantza honen helburua espazio publikoa elkarbizitzarako eta gizalegerako leku gisa zaintzea da, non pertsona guztiek askatasunez garatu ahal izango dituzten beren joan etorri, aisialdi, topaketa eta jolaserako jarduerak, Beasaingo udalerrian dauden kultura, politika, hizkuntza eta erlijio adierazpen eta bizimodu desberdinen duintasuna eta eskubideak erabat errespetatuz.
Orai, informazio publikoan jartzen da 30 laneguneko epean, murtziloak eta alegazioak aurkezteko. Epe horretan ez bada erreklamazio edo alegaziorik aurkezten, behin betikotzat onartua geldituko da.
Hasierako onespena duen ordenantzaren testua, Beasaingo udalaren web orrian iragarrita dago.