Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Biblioteka

Mailegua

Bazkidetza

  1. Bazkide txartelarekin 3 liburu eta 3 material berezi (ikus-entzunezkoak edo aldizkariak) hartu ditzakezu zure udal liburutegian eta 2 liburu eta 2 material berezi (ikus-entzunezkoak edo aldizkariak) sareko gainontzeko udal liburutegiren batean.
  2. Mailegutako dokumentuak hartu dituzun liburutegian itzuli behar dituzu.
  3. Dokumenturen bat galtzen baduzu, horren berdina erosi beharko duzu hilabeteko epearen barruan liburutegira bueltatzeko. Horrela egin ezean, ezin izango duzu bazkide txartela erabili.
  4. Liburutegiko txartela doakoa da. Edonola ere, txartela galduz gero, berria egiteagatik hurrengo kopurua ordaindu beharko da:
  • HELDUAK (14 urtetik gora): 4,10 euro.
  • HAURRAK ( 14 urtetik behera): 2,05 euro.

Bazkideen izen emate orria

Epeak

  • Liburuak itzultzeko epea 21 egunekoa da.
  • Material bereziak (ikus-entzunezkoak eta aldizkariak) itzultzeko epea 7 egunekoa da.
  • Epez kanpo bueltatzen den material bakoitzeko, gabetze data bat ezarriko da: hau da, egun bat berandu bueltazen den material bakoitzeko egun bateko gabetze data ezarriko da. Asko jota hilabete bateko gabetze data ezarri liteke. Edonola ere, beti berandu dabilen erabiltzaileak bazkide txartela galtzeko arriskua dauka. 

Luzapenak

  • Liburuen epea beste 21 egunez luzatu ahal izango duzu eta material bereziena (ikus-entzunezkoak eta aldizkariak) beste 7 egunez, behintzat, inork erreserbatu ez baditu.
  • Luzapenak liburutegian bertan, telefonoz, Internet bidez eta baita liburutegiak horretarako prest dituen ordenagailuetan ere eskatu ahal izango dituzu.
  • Zerbitzuaren beste erabiltzaile batek dokumentu baten erreserba egina badu, ezingo duzu dokumentu horren epea luzatu.

Buzoia, maileguak itzultzeko aukera

Liburutegia itxita dagoenean, liburutegiaren kanpoaldean dagoen buzoian utzi ditzakezu bueltatu nahi dituzun materialak.