Skip to main content
  • Biblioteka

E-book mailegua

Mailegua, itzultzea eta erreserbak

  • Pertsona bakoitzeko liburu elektronikoaren irakurgailu bat bere zorroarekin mailegatuko dugu.
  • Itzultzeko epea: Irakurgailua itzultzeko epea hilabetekoa izango da.
  • Itzultzeko epea amaitu ondorengo atzerapenak postaz jakinaraziko ditugu eta zigortu egingo dira. Oso berandutzen denari, edota beti berandu dabilenari, bazkide txartela kendu egingo zaio.

Erabilera baldintzak

  • Gailuaren programaren konfigurazioa ezin da aldatu
  • Erabiltzailea izango da gailu eta bere osagarri guztien arduraduna maileguan dagoen bitartean.
  • Erabiltzaileak ezin izango du irakurgailuan ezer gorde. Liburutegia ez da erantzule egingo balizko datuen galeraz.
  • Erabiltzaileak eraman duen egoera berean itzuli beharko du.
  • Erabilera ezegokiarengatik sortutako kalteak konpontzea ezinbestekoa izango da;eta, honen ardura maileguan eraman duen pertsonarena izango da.
  • Erabiltzaileak irakurgailuaren funtzionamenduan akatsen bat sumatuz gero, berehala ohartaraziko die liburutegiko langileei. 

Erabilera baldintzak bete ezean Liburutegiak eskubidea izango du behar diren neurriak hartzeko.