Pertsona bakoitzeko liburu elektronikoaren irakurgailu bat bere zorroarekin mailegatuko dugu.
Itzultzeko epea: Irakurgailua itzultzeko epea 21 egunekoa izango da.
Itzultzeko epea amaitu ondorengo atzerapenak postaz jakinaraziko ditugu eta zigortu egingo dira. Oso berandutzen denari, edota beti berandu dabilenari, bazkide txartela kendu egingo zaio.
Erabilera baldintzak
Gailuaren programaren konfigurazioa ezin da aldatu
Erabiltzailea izango da gailu eta bere osagarri guztien arduraduna maileguan dagoen bitartean.
Erabiltzaileak ezin izango du irakurgailuan ezer gorde. Liburutegia ez da erantzule egingo balizko datuen galeraz.
Erabiltzaileak eraman duen egoera berean itzuli beharko du.
Erabilera ezegokiarengatik sortutako kalteak konpontzea ezinbestekoa izango da;eta, honen ardura maileguan eraman duen pertsonarena izango da.
Erabiltzaileak irakurgailuaren funtzionamenduan akatsen bat sumatuz gero, berehala ohartaraziko die liburutegiko langileei.
Erabilera baldintzak bete ezean Liburutegiak eskubidea izango du behar diren neurriak hartzeko.