Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Kirola -
X. BEASAINGO MENDI ASTEA: Juanjo San Sebastian
Asteartea, 07. Azaroa 2017, 19:30
Esta repetición es una excepción del patrón normal de repeticiones
Kontaktua: ARRASTAKA Mendi Kirol Elkartea eta Aizkorri Mendizale Elkartea

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Kokapena: Igartzako jauregian
80. eta 90. hamarkadetan zortzimilakoetan ibitako mendigoizalerik garrantzitsuenetako bat izango dugu gure artean, Juanjo San Sebastian. Juanjoren hitzetan, berea, mendian gauzatzen den bizitza baten istorioa da. “Bidaia” izenburupean, denboran zehar, munduko hainbat mendikate eta espazio naturaletako esperientzia ezberdinetan bizitako eraldatze pertsonal baten istorioa kontatzen digu. "Esan daiteke, mendiko kontakizun bat baino, gizakiok senti ditzakegun emozio eta aldarte guztietan barna doan ibilaldi bat dela. Kontakizun hau, etengabeko ikaskuntzari eta egokitzeari buruzkoa da, inspiratzen laguntzen diguten ereduen bilaketa bat, edota lortu nahi ditugun helburuena. Protagonistaren, Juanjo San Sebastianen, ibilbide osoa biltzen du kontakizun honek, munduko hainbat txoko pribilegiatutakoa: hasi Europako Mendietatik eta Himalaia edota Karakorumeraino, Yukon-dik Hegoaldeko Georgietaraino… baina bereziki, beretzat esanahi berezia duten bi menditan pausaldi bat eginez: Alpamayo-n, Peruko Andeetan eta K2-n, Lurreko bigarren gailurrik garaienean.”
KARTELA 2017.jpg