Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Kirola -
X. BEASAINGO MENDI ASTEA: Ihintza Elsenaar
Astelehena, 06. Azaroa 2017, 19:30
Esta repetición es una excepción del patrón normal de repeticiones
Kontaktua: ARRASTAKA Mendi Kirol Elkartea eta Aizkorri Mendizale Elkartea

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Kokapena: Igartzako jauregian
Ihintza Elsenaar eskalatzaile eta mendigoizalearen proiekzioak emango dio hasiera zikloari, “Peruko Puscanturpa mendian burututako eskalada" izeneko proiekzioarekin. Puscanturpa (Peru) mendian egindako eskalada eta bere bizipenak kontatuko dizkigu. "Perun dago Puscanturpa mendia, Huayhuash mendilerroaren hegoaldean. Bost lagun joan ginen, hiru neska eta bi mutil, Puscanturparen pareta amaigabe hartan bide berri bat irekitzeko asmoarekin. Hamabi egunez paretatzarrean gora eta behera ibili ondoren, Puscaj Pucutai bidea sortu zen, “hodeien iruleak” bertako hizkuntzan, ketxuan. Batzuetan, bizitzan gertatzen zaizkigun gauza askoren zergatia ez dugu unean bertan ulertzen, geroago baizik. Perura egin genuen espedizioak ere bazuen bere zergatia, neure bizitzako oso une berezi batean iritsi baitzen.”
KARTELA 2017.jpg