Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Kirola -
X. BEASAINGO MENDI ASTEA: Jorge García-Dihinx
Asteazkena, 08. Azaroa 2017, 19:30
Esta repetición es una excepción del patrón normal de repeticiones
Kontaktua: ARRASTAKA Mendi Kirol Elkartea eta Aizkorri Mendizale Elkartea

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Kokapena: Igartzako jauregian
"La meteo que viene" blogaren sortzailea. Horretaz gain, Aragoiko Pirinioetan eskiekin egin daitezkeen ibilaldien inguruko 4 libururen egilea ere bada. Pediatra lanbidez eta mendia asko maite duena. Elurjauzien inguruko hainbat mito eta egiari buruz, metereologiak elur-estalduran duen eraginari buruz eta mendian kontuan izan beharreko jarrerei buruz mintzatuko zaigu. Hitzaldiaren izenburua honakoa izango da: "Nibologia eta Elurjauziak, neguan mendian kontuan hartu beharrekoak" "Irudi eta bideoekin lagundutako hitzaldia izango da, elur-esatulduraren oinarrizko kontzeptuak ulertzeko. Lurzoru eta orientazio ezberdinen arabera, elurjauzi bat nola sor dezakegun eta sortzea nola ekidin dezakegun ikusiko dugu. Elurjauzien inguruko mito eta egiei buruz hitz egingo dugu. Adibideak jarriko ditugu irudi eta bideon bitartez. Nola mugitu eta arrisku egoerak nola ekidin ikasiko dugu. Eta azkenik, elurjauzi baten ondorioz gertatutako istripu baten aurrean zer egin azalduko dugu.”
KARTELA 2017.jpg