Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
  • Biblioteka

3-5/ 6-8 URTEKO HAUR ETA FAMILIEN IRAKURKETA KLUBAK IRAILETIK MAIATZERA

KARTELERAKO ARGAZKIA

Irailean berriro martxan jarriko dira haur eta familien irakurketa klubak.

Oraingoan bi talde osatuko ditugu; bat 3-5 urteko haurren familiei zuzenduta egongo da, eta bestea, 6-8 urteko haurren familientzat izango da. 

Irakurketa klubeko proposamena gurasoak eta haurrak elkarrekin liburutegira etortzea da, haur euskal literatura abiapuntu harturik. Saio hauek dinamizatzaile batek gidatuko ditu eta helburuak hurrengoak dira: 

  • Irakurketa ohiturak sustatu
  • Kalitatezko euskal bibliografia ezagutu
  • Guraso/hezitzaile eta haurren arteko irakurketa giroa sortu

Saioak euskaraz izango dira eta garrantzitsua da haurrarekin saiora datorren helduak parte hartzeko jarrera izatea. Gozatzeko unea sortzeaz gain, gurasoen prestakuntza ahalbidetzen duen ekintza da. 

Izena emateko, jarri harremanetan Beasaingo Udal Liburutegiarekin: 943028070/ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Saioak  ordubetekoak izango dira, hurrengo data eta ordutegietan:


3-5 URTEKO HAURREN FAMILIAK

(Ostegunak 17:00-18:00)

Irailak 12 

Urriak 3

Azaroak 21

Abenduak 5

Urtarrilak 23

Otsailak 27

Martxoak 20

Apirilak 9

Maiatzak 15

6-8 URTEKO HAURREN FAMILIAK

(Asteazkenak 17:00-18:00)

Irailak 25

Urriak 16

Azaroak 13

Abenduak 4

Urtarrilak 15

Otsailak 5

Martxoak 5

Apirilak 2

Maiatzak 7